Sarrera
Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen dekretuak xedatzen du teknikari eta goi-teknikari tituluak lortzeko proben oinarrizko baldintzak eta proba horietan parte hartzeko betekizunak (2008/07/14ko AGINDUA) Proben Deialdia, Lanbide Heziketako Zuzendaritzaren Ebazpenak arautuko du. 2012rako deialdia oraindik ez da agertu boletinean. (erreferentzia gisa 2011koa, 2010eko azaroaren 19an argitaratu zen EHAAn)
2012rako proben Deialdia 2011/12/15ko EHAAn argitaratu zen, eta proba libreak LOGSE tituluak bakarrik eskuratzeko deitzen dira.
Teknikari eta goi-teknikari tituluak eskuratzeko proba libreak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxeetan egingo dira, baimenduta dituzten prestakuntza-zikloetan, eta betiere, erregimen arruntean matrikulatutako ikasleak badituzte lehen nahiz bigarren mailan. Salbuespen modura, Lanbide Heziketako Zuzendariak ikastetxe bat baimendu ahal izango du proba libreak egiteko aurretik emanda duen heziketa-ziklo batean edo 1. mailako ikasleak dituen heziketa-zikloen batean.