Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lanbide Heziketa
  4.  
  5. Proba libreak
 

Erabilerraztasuna A

TEKNIKARI ETA GOI-TEKNIKARI TITULUAK ESKURATZEKO PROBA LIBREAK


Probetan izena emateko betekizunak:

adineko betekizunak

  • TEKNIKARI titulua lortzeko  18 urte aurten beteak
  • GOI-TEKNIKARI titulua lortzeko: 20 urte (edo 19 Teknikari titulua dutenek)

ikasketa betekizunak

  • TEKNIKARI titulua lortzeko 
    • Bigarren Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea
    • teknikari edo teknikari laguntzaile titulua izatea
    • BBBko edo IEEko 2.maila gainditu izana
    • Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoko 1963ko planeko ikasketen hirugarren maila gainditu izana, edo komunetako bigarren maila esperimentala
    • Ikasketa-ondorioetarako goikoen baliokidetzat jo den beste ikasketaren bat gainditu izana
    • Erdi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana
    • Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana
  • GOI-TEKNIKARI titulua lortzeko
    • Batxilergoko titulua izatea
    • Teknikari espezialista edo goi-teknikari titulua izatea
    • Batxilergo Esperimentaleko bigarren maila gainditu izana
    • UBI edo Unibertsitate Aurrekoa gainditu izana
    • Unibertsitate titulu bat edo pareko bat izatea
    • Goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana
    • Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana.

bestelakoak :

  • 32/2008 Dekretu ko 11.artikuluan zehazten den eskaintzan ikasi dutenak, proba hauetan matrikulatzeko eta aurkeztzeko aukera izango dute.
  • Hasitako prozesua buka dezaten, proba libreak egiteko prestakuntza-zikloren batean aurreko urteetan matrikulatutakoen artean, moduluren bat gutxienez gainditu dutenek aukera izango dute probetan aurkezteko ikasketa-betekizunak bete behar izan gabe..