Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ikastetxeak eta Ikasketak
  4.  
  5. HEO Hizkuntza Eskola Ofizialak
 

Ikastetxeak eta ikasketak / Unibertsitateaz kanpokoak / Hizkuntzak / Ohiko galderak

Postontzia

  

   HEOk Hizkuntza Eskola Ofizialak

 

Ohiko galderak

Matrikula ofiziala (aurkibidea)                  Matrikula librea (aurkibidea)

 

Matrikula ofiziala (aurkibidea)

 

Zer da ikasle ofiziala izatea?

Nola galtzen da ofizialtasuna?

Zer ondorio dauzka ofizialtasuna galtzeak?

Noiz egin behar dut matrikula eskaera?

Non egin behar da matrikula?

Zein eskolatan matrikulatzea dut?

Zertan matrikulatzea dut?

Hizkuntza bat baino gehiago matrikulatzea dut?

Zein mailatan matrikulatzea dut?

Ikasle ofiziala naiz, zergatik ez dut lortu plazarik datorren ikasturterako?

Onartua izan naiz, nola gauzatuko dut matrikula?

Matrikula ordaindu ondoren, zer egin behar dut?

Noiz hasiko dira klaseak?

Nola uko egitea dut matrikulari?

Asistentzia betetzea beharrezkoa da?

Ez badaukat klasera joaterik, nola justifikatuko ditut hutsegiteak?

Matrikula egin ondoren ez badaukat klasera joaterik matrikularen dirua itzuliko didate?

Maila batean, zenbat deialdi dauzkat egiteko?

Grazia deialdia, noiz eta nola eskatzen da?

 

 

Matrikula librea

 

Zein desberdintasuna dago matrikula ofizialekin?

Noiz egin behar dut matrikula?

Non egin behar dut matrikula?

Zertan matrikulatzea dut?

Proba libretan zenbat deialdi dauzkat?

Bi azterketen data egun berean badira, azterketaren data aldatzea dago?

Azterketara joaten ez banaiz, dirua itzuliko didate?

 

 

 Matrikula ofiziala

 

Zer da ikasle ofiziala izatea?

Ikasle ofizialak ikasturtean zehar klasera joateko matrikula egiten du. Horrek bi deialdi dauzka azterketa egiteko: ekainean eta irailean.

Ikasle ofizialei hurrengo ikasturtearen onarpen prozesuan ez zaie barematuko.

 

Nola galtzen da ofizialtasuna?

Asistentzia faltak justifikatu gabe gainditzeagatik edo matrikulari uko egiteagatik eta eskolak uste badu horren zergatia ez dela nahikoa ofizialtasuna mantentzeko.

 

Zer ondorio dauzka ofizialtasuna galtzeak?

Datorren ikasturteko matrikulan ikasle berria izango balitz sartuko da. Onarpen prozesuan barematu egingo  zaio.

 Igo

Noiz egin behar dut matrikula eskaera?

Matrikula eskaeraren datak onarpen Aginduan argitaratzen dira eta HHEEOO web orrialdean ere bai. Normalean ekainaren bukaeran hasten da epea izena emateko.

 

Non egin behar da matrikula?

Matrikula eskaera hezkuntzaren web gunearen bidez egiten da, http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net, atal honetan:

Ikastetxeak eta Ikasketak - Unibertsitateaz konpokoak - Hizkuntzak - Matrikula (Matrikula ofiziala - Matrikulazioa)

 

Zein eskolatan matrikulatzea dut?

Edozein eskoletan matrikulatzea duzu, baina kontuan hartu behar duzu eskola guztietan ez dagoela eskaera berdina. Hau da, Hizkuntza Eskola guztietan ez dago hizkuntza eta maila guztiak.

 

Zertan matrikulatzea dut?

Matrikula eskaera hizkuntza bakoitzean maila batean egitea dago.

 Igo

Hizkuntza bat baino gehiago matrikulatzea dut?

Bai, hizkuntza bat baino gehiagotan matrikulatzea dago.

 

Zein mailatan matrikulatzea dut?

Ikasle ofiziala bazara eta ekainean kurtsoa gainditu baduzu, hurrengo mailan matrikulatu behar duzu.

Irailaren deialdira aurkeztuko bazara, egiten ari zaren mailan matrikula egin behar duzu. Irailarena gainditu ondoren idazkaritzatik pasatu behar duzu eta maila aldaketa eskatu.

Ikasle berria bazara eta ez badakizu zein maila dagokizu, mailaketa probak egin behar dituzu. Horiek aurkituko dituzu honako web orrialdean:

 http://eoieuskadi.net/eu/pnivel.php

 Proba horiek zuk zeuk zuzendu behar dituzu eta emaitza zein den, maila batean edo bestean matrikulatzea gomendatzen zaituzte.

 

Ikasle ofiziala naiz, zergatik ez dut lortu plazarik datorren ikasturterako?

Ikasle ofizialek lehentasuna dute Hizkuntza Eskolan sartzeko, baina batzutan eskolek eskaintzen duten tokia eskaintza baino txikiagoa da.

 Igo

Onartua izan naiz, nola gauzatuko dut matrikula?

Onartua izan ondoren, matrikula ordaindu egin behar da ordainketa epearen barruan.

Hezkuntzaren web gunean, http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net, jarraian agertzen den atalean sartu behar duzu:

Ikastetxeak eta Ikasketak - Unibertsitateaz konpokoak - Hizkuntzak - Matrikula

Ordainketa bi eratan egitea duzu:

-         On-line ordainketa (Internet bidez): tasa zure ordenagailutik ordain dezakezu, banketxera joan gabe, eta zure ordainagiria inprimatu.

-         Off-line ordainketa: ordainketarako agiria inprimatu behar duzu, banketxera eraman eta bertan edo kutxazain automatikoan matrikularen prezioa ordaindu. 

  

Matrikula ordaindu ondoren, zer egin behar dut?

Ordainagiria gorde eta ez ordaintzearren kanpoan geratutako lagunen behin-behineko zerrenda konprobatu.

 

Noiz hasiko dira klaseak?

Klaseak irailean hasten dira, baina eguna zehatza ezagutzeko zure HEOera jo behar duzu. Horren helbidea link honetan aurkituko duzu:

http://eoieuskadi.net/eu/home.php

 Igo

Nola uko egitea dut matrikulari?

Matrikula ordaindu ez baduzu, ez ordaindu eta horrela zure eskaera bertan behera geratuko da.

Ordainketa egin baduzu, eskolaren idazkaritzara joan eta uko egiteko eskaria bete behar duzu ( eskolaren web gunean ere aurkituko duzu eskaria). Matrikulari uko egin ondoren, ordainketa ez da itzultzen.

 

Asistentzia betetzea beharrezkoa da?

Asistentzia nahitaezkoa da, eta hutsegite eginez gero, egiaztagiria aurkeztu behar duzu. Hutsegiteen %20 justifikatu gabe izan ondoren, klasera joateko eskubidea galtzen da. Azterketara aurkezteko eskubidea ez da inoiz galtzen.

 

Ez badaukat klasera joaterik, nola justifikatuko ditut hutsegiteak?

Hutsegiteak justifikatu behar dituzu sinatutako agiri ofizial batekin.

 

Matrikula egin ondoren ez badaukat klasera joaterik, matrikularen dirua itzuliko didate?

Kasu bakarrean ere ez da eskubiderik emango ordaindutako prezio publiko osoa edo partziala itzultzeko.

 Igo

Maila batean, zenbat deialdi dauzkat egiteko?

Erregimen ofizialean, ikasleak gehienez bi urtez matrikulatzea izango du maila bakoitzeko. Bi urte horiek agortu ondoren maila gainditu ez badu, ikasleak grazia deialdia eskatu behar du.

 

Grazia deialdia, noiz eta nola eskatzen da?

Grazia deialdia eskatzen da lau deialdiak, bi urte, agortu ondoren eta maila gainditu ez bada. Hori eskatzeko inprimaki bat bete behar du eta idazkaritzan utzi eta zuzendaritza taldeak erabakiko du baimentzea ala ez. Ikasleak prozesu hori egin behar du matrikula ordaindu baino lehen.

 

 

Matrikula librea

 

Zein desberdintasuna dago matrikula ofizialekin?

Ikasle libreek deialdi bakarra izango dute maila bakoitza gainditzeko, ekainekoa. Klaseetara ez du joaterik. Modalitate horren bidez Hizkuntza Eskola Ofizialek probak egingo dituzte irakasten dituzten hizkuntza guztietan, maila hauetan:A2, B1, B2 eta C1, euskarazko C1ean  izan ezik.

 

Noiz egin behar dut matrikula?

Matrikularen epea deialdiaren ebazpenean publikatzen da. Otsailean izaten ohi da.

 

Non egin behar dut matrikula?

Matrikula internet bidez egiten da, hezkuntzaren web gunearen bidez, http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/, jarraian agertzen den atalean sartu behar duzu:

Ikastetxeak eta Ikasketak - Unibertsitateaz konpokoak - Hizkuntzak - Matrikula (Matrikula librea - Matrikulazioa)

 Igo

Zertan matrikulatzea dut?

Edonork gutxienez hamasei urte izanda Hizkuntza Eskolak irakasten dituen hizkuntza guztietan matrikulatzea du, maila hauetan: A2, B1, B2 eta C1, euskarazko C1ean izan ezik.

 

Proba libretan zenbat deialdi dauzkat?

Matrikula librea egin ondoren ekaineko deialdira aurkeztea duzu.

 

Bi azterketen data egun berean badira, azterketaren data aldatzea dago?

Azterketaren data edo ordua aldatzeko eskaera Hizkuntza Eskolan bertan egin behar da,eta zuzendaritza taldeak erabakiko du posiblea den ala ez.

 

Azterketara joaten ez banaiz, dirua itzuliko didate?

Azterketa ez egiteak, berdin da zein arrazoiengatik, ez du matrikula prezioa itzultzeko eskubidea ematen.