Informazio orokorraEIMA Katalogoak euskarazko ikasmaterialei buruzko informazioa eskaintzen du: oinarrizkoa zein osagarria. Era berean, Interneten eskuragarri dauden materialak lortzeko, estekak eskaintzen ditu.
Katalogoan mota askotako materialak aurkituko dituzu, hala nola:
- Ikasliburuak, gidaliburuak, lan-koadernoak, ariketa-koadernoak...
- Oinarrizko irakurgaiak. Haur eta gazteentzako literatura.
- Kontsulta-liburuak, monografiak, irakasleen prestakuntzarako materialak...
- Hiztegiak, atlasak, mapak, horma-irudiak...
- Ikus-entzunezko ikasmaterialak, hezkuntza-softwarea, hezkuntza-jolasak...
- Interneteko baliabideak: digitalizatutako liburuak, aplikazio didaktikoak, Hezteko Objektu Digitalak, etab.
Kokapena eta harremanetan jartzeko Dokumentazio-zentroa Eibarren dago, helbide honetan:
Eibarko Hezkuntza Esparrua (Jaizkibel eraikina), 29
20600 EIBAR
Tfnoa: 943 20 27 48
Posta elektronikoa: eimakatalogoa@gmail.com
Katalogatutako azken materialakKatalogatutako azken materialei buruzko informazioa lortzeko, EIMA Katalogoaren blogean sar zaitezke.
EstekakEstekak: euskarazko liburutegiak, argitalpen digitalak eta datu-baseak.