Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hezkuntza
  2.  
  3. Lanbide Heziketako Kalitaterako AGENTZIA
  4.  
  5. Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura
 

Erabilerraztasuna A

LANEKO ESPERIENTZIAREN BIDEZ EDO IKASKUNTZA EZ FORMALEN BITARTEZ ESKURATUTAKO LANBIDE GAITASUNA EGIAZTATZEKO EGITURA JARRI DA MARTXAN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN


AURKEZPENA

Badira urte batzuk Europako Batzordeak Europar Batasuneko kideei gomendatu diela Lanbide Gaitasuna Aitortzeko Sistemak ezar ditzaten.

Laneko esperientziaren bitartez eta/edo ikaskuntza formalen edo ez formalen bidez pertsonek eskuratutako lanbide gaitasuna Ebaluatu eta Egiaztatzeko Sistemak ondokoa du ardatz: bide edo egitura batzuk abiaraztea, lanean ari diren eta hala nahi duten pertsonek egiazta dezaten lan bat egin dezaketela, ekoizpen-sektoreen egungo behar edo premien arabera.

Azken finean, jadanik eskuratuta dituzten gaitasunak aitortu nahi zaizkie pertsonei, ofizialki ziurtatzeko, eta lanbide-gaitasunean eta etengabeko ikaskuntzan aurrera egin dezaten motibatzeko, hobeto kokatu daitezen lan-merkatu gero eta lehiakorragoan, profesional gero eta prestatuagoak behar dituen horretan.

Europan, Erresuma Batua izan zen aitzindari Gaitasuna Egiaztatzeko Sistema abiarazten, 80ko hamarkadaren amaiera aldera ezarri baitzuen. Egun, bi milioi eta erdi pertsona inguru igaro da aitorpen-egitura horretatik. Geroztik, beste herrialde batzuetan ere jarri dituzte antzeko sistemak, hala nola Finlandian, Holandan, Norvegian eta Frantzian, eta milaka langilek jo dute egitura edo sistema horietara, lanbide-esperientzian edota aurreko ikaskuntzetan eskuratutako lanbide-gaitasuna aitor dakien.

GAITASUNAREN EGIAZTATZEA EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOAN

Euskal Autonomia Erkidegoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren bitartez, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren ekimenez, Lanbide Gaitasuna Egiaztatzeko Sistema martxan jarri duen lehen autonomia-erkidegoa izan da Estatuan, urrian abiarazi du eta.

Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia arduratuko da Gaitasuna Ebaluatu eta Egiaztatzeko Egitura abiarazteaz eta horren jarraipena egiteaz. Jarduerek, berriz, ondokoa izango dute arau: apirilaren 27ko 70/2004 Dekretua, Berariazko Lanbide Heziketa Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak ateratzeko probak arautzen dituena, 2004ko maiatzaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua.