INFORMAZIOA: IRAILAREN 10etik 28ra. Zentro baimenduen idazkaritzetan eta zentro laguntzaileetan.
AURRETIKO IZEN-EMATEA: IRAILAREN 11tik 28ra. Zentro baimenduetako idazkaritzetan.
HAUTAGAI ONARTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA ARGITARATZEA: URRIAREN 5ean. Agentziaren web-orrian: www.euskadi.net/agencia eta aurretiko izen-ematea egin den zentroetako idazkaritzetan.
AURRETIKO IZEN-EMATEEN GAIN ERREKLAMAZIOAK EGITEKO EPEA: URRIAREN 5Etik 13ra. Aurretiko izen-ematea egin den zentroetako idazkaritzetan.
HAUTAGAI ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA ARGITARATZEA: URRIAREN 14an. Agentziaren web-orrian: www.euskadi.net/agencia eta aurretiko izen-ematea egin den zentroetako idazkaritzetan.
IZEN-EMATEA: URRIAREN 5etik 20ra. Zentro baimenduetako idazkaritzetan.
ORDAINKETA-PASABIDEAN IZEN-EMATEAREN TASAK ORDAINTZEKO AZKEN EGUNA: URRIAREN 22a. Egun horren aurretik ordainketa egin ez duten hautagaiak prozesutik kanpo geratuko dira.
AHOLKULARITZA: AZAROAREN 1etik URTARRILAREN 14ra. Aholkulariak gutxienez bi bileretarako deia egingo du, eta zehaztuko du bilerak zer egunetan eta zer lekutan egingo diren.
MATRIKULA: ABENDUAREN 13tik 28ra. Hautagaiak izen-ematea gauzatu zuen zentro berean.
ORDAINKETA-PASABIDEAN MATRIKULAREN TASAK ORDAINTZEKO AZKEN EGUNA: URTARRILAREN 30a. Egun horren aurretik ordainketa egin ez duten hautagaiak prozesutik kanpo geratuko dira.
GAITASUN-PROBAK: MAIATZAREN 2tik 13ra. Ebaluazio taldeko buruak idatziz jakinaraziko du zer gaitasun-unitatek egin behar dituzten gaitasun-probak eta proba horiek zer egunetan eta zer lekutan gauzatuko diren.
BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ARGITARATZEA: MAIATZAREN 23an. Agentziaren web-orrian: www.euskadi.net/agencia eta erreferentziazko zentro publikoetako idazkaritzetan.
ERRAKLAMAZIOAK EGITEKO EPEA: MAIATZAREN 23tik 28ra. Izen-emate edota matrikulazio-zentroetako idazkaritzetan.
BEHIN BETIKO EMAITZAK ARGITARATZEA: EKAINAREN 6an. Agentziaren web-orrian: www.euskadi.net/agencia eta izen-ematea edota matrikula egin den zentroetako idazkaritzetan.
HAUTAGAIEI ZIURTAGIRIAK JASOKETA: EKAINAREN 20tik AURRERA. Hautagaiek, izen-ematea edota matrikula egin den zentroetako idazkaritzetan, ziurtagiriak eta profesionaltasun-egiaztagiriak eskatzeko argibideak jasoko dituzte.