12.000,00 euro
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, euskarazko ikus-entzunezko ikasmaterial eta hezkuntza-software hoberenak saritzeko 2011ko «Migel Altzo» lehiaketara dei egiten duena.
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Las solicitudes, junto con los 7 ejemplares correspondientes, se enviarán al Servicio de Euskera del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, concretamente al programa EIMA (c/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Podrán presentarse en la Sede Central del Departamento de Educación, en Vitoria, o en cualquiera de las delegaciones territoriales, así como en el servicio ZUZENEAN. Así mísmo, también podrán presentarse en cualquiera de las dependencias que indica el artículo 38.4 de la Ley de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y de Procedimiento Administrativo Común.
Herritarren arretako bulegoak
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Las solicitudes, junto con los 7 ejemplares correspondientes, se enviarán al Servicio de Euskera del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, concretamente al programa EIMA (c/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Podrán presentarse en la Sede Central del Departamento de Educación, en Vitoria, o en cualquiera de las delegaciones territoriales, así como en el servicio ZUZENEAN. Así mísmo, también podrán presentarse en cualquiera de las dependencias que indica el artículo 38.4 de la Ley de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y de Procedimiento Administrativo Común.
Herritarren arretako bulegoak
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Aurreko urtean produzituriko ikus-entzunezko ikasmaterialak eta hezkuntza-software hoberenak saritzeko sari-lehiaketa.
Euskal ikus-entzunezko ikasmaterialgintzan edota hezkuntza-softwaregintzan diharduten eta beharrezko lege-nortasunez horniturik dauden produktoreak soilik izan daitezke parte-hartzaile.
Zigor- edo administrazio-arloko zigorra jaso duten, eta horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean dauden pertsonek edo erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian.
Lehiaketa honek unibertsitate aurreko irakasmailetan erabiltzekoak diren euskarazko ikasmaterialok hartuko ditu kontuan:
a) bideo-oinarria dutenak
b) audio-oinarria dutenak
c) hezkuntza-softwareak (CD-ROMak, Internet...)
2010eko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra arte produzitu eta banaturiko ikus-entzunezko ikasmaterialak eta hezkuntza-softwareak bildu ahal izango dira deialdi honetara.
Produkzio-datatzat ikasmaterialaren onespen-data hartuko da, edozein dela ikasmateriala aurkezteko erabilitako euskarria. Onespen-data Hezkuntza Sailak, azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuak zehaztutakoaren arabera, emandakoa izango da.
Deialdi honetara ezingo dira bildu honako ezaugarri hauetariko bat (edo gehiago) duten ikus-entzunezko ikasmaterialak zein hezkuntza-softwareak:
a) Goian aipaturiko baldintzetariko edozein betetzen ez duten ikus-entzunezko ikasmaterialak edo hezkuntza-softwareak.
b) Hizkuntzazko eta teknikazko egokitasunaren jabe ez diren ikasmaterialak, beti ere azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuak zehaztutakoaren arabera
c) Aurreko urteetan produzituriko ikus-entzunezko ikasmaterialen edo hezkuntza-softwareen berrargitalpen edo moldaketak.
1.- Agindu honen diru-laguntzetarako hamabi mila (12.000) euroko zenbatekoa erabiliko da 2011ko ekitaldian, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kontura. Lehiaketa honek deialdira aurkeztu eta baldintza guztiak betetzen dituzten ikasmaterialen artetik hoberenak sarituko ditu. 3 sari hauek banatuko dira:
1. saria: 5.000 euro
2. saria: 4.000 euro
3. saria: 3.000 euro
Sari bakoitzaren zenbatekoarekin batera, oroigarri bana eskainiko da.
2.- Lehiaketara aurkezturiko ikasmaterialek beharrezko kalitaterik ez badute, sariak banatu gabe utzi ahal izango dira.
Lehiaketa honetan parte hartu nahi duen orok Agindu honi eransten zaion eskabide-orria zuzen eta osorik bete beharko du. Eskabide-orriarekin batera ikasmaterialaren zazpina ale aurkeztuko dira ikus-entzunezko ikasmaterialen kasuan: DVD euskarrian, bideo-oinarriaren kasuan; CD euskarrian, audio-oinarriaren kasuan. Hezkuntza-softwareen kasuan, berriz, 7 CD-ROM (edo DVD, halaxe behar izanez gero); Interneten jarritako ikasmateriala izanez gero, bertara sartzeko beharrezkoak diren helbide elektronikoa eta pasahitzak helarazi beharko ditu produkzio-etxeak. Ikasmaterialaren kopia bakoitza bere gida didaktikoarekin aurkeztuko da.
2011/09/06 - 2011/10/06
2011ko azaroaren 30a baino lehen