Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lanbide Heizketa
  4.  
  5. Kalitaterako Agentzia
  6.  
  7. Ziurtapena eta erregistroa

Erabilerraztasuna A

ZIURTAPENA ETA ERREGISTROA


SARRERA

Lanbide Heziketako Euskal Planean (Lanbidez), 1997ko apirilaren 22an Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak onartutakoan, ezarritako lerro estrategikoek bide eman dute EAEko Lanbide Heziketaren garapenean aldaketa nabarmena gertatzeko. Plan horretako estrategia garrantzitsuena Gaitasun eta Prestakuntza Profesionaleko Sistema Integratu bat garatzea da, Euskal Autonomia Erkidegoan kalitatezko Lanbide Heziketa izatea lortzeko, eta aldi berean, gizarteak nahiz ondasun eta zerbitzuak ekoizten dituzten erakundeek ikasketa horiek giltzatzat hartzea EAEko garapen ekonomikoaren eta gizartearen aurrerabiderako.

Hauek dira planaren funtsezko elementuak: pertsonen gaitasun profesionalak -lan-esperientziatik eta ikasketa ez-formaletik nahiz informaletik jasotakoa- aztertzea eta aintzatestea; gaitasun horien ziurtapeneko eta erregistrorako sistema orokorra ezartzea; eta Lanbide Heziketako Euskal Sistema kudeatzea, kalitatearen kudeaketako sistema aurreratuenen funtsezko parametroei jarraiki.

 

Azken eguneratzea: 2008/01/30