Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lanbide Heizketa
  4.  
  5. Kalitaterako Agentzia
  6.  
  7. Ziurtapena eta erregistroa
 

Erabilerraztasuna A

ZIURTAPENA ETA ERREGISTROA


ALORRAREN PLANTEAMENDU ESTRATEGIKOA

Helburuak zehazteko, komeni da aintzat hartzea eraldaketa teknologiko sakona bizi duen gizartea dela gurea, eta aldaketak komunikazioaren eta informazioaren alorrean gertatzen direla, batik bat. Gizarte berri hau testuinguru global batean dago murgildurik, eta testuinguru horretan, informazioa oso azkar igortzen da munduko bazter batetik bestera, eta edozein pertsonaren esku dago. Horren eraginez, ikasteko prozesuen eskema nabarmen ari da aldatzen. Informazioaren eta Ezagutzaren Teknologiak bitarteko pribilegiatu bihurtu dira, kultura komunikatiboa erroz aldatzeko.

Informazioaren eta Ezagutzaren Teknologiek antolakuntzako eredu berriak sortzeko bide ematen badute ere, ez dugu pentsatu behar teknologia bera denik xedea, ez baita horrela. Helburua ez da kanala, tresna edo bitartekoa, helburua funtzioa da. Hori da Ziurtapeneko eta Erregistrorako Alorraren proposamenari zentzua ematen dion ideia.

Planteamendu estrategiko hori ikusita, Euskal Kontseiluko Ziurtapeneko eta Erregistroko Alorrak ekintza-plan bat egin du. Plana alor horretan aplikatuz, eredu funtzional bat garatzen du hari agindutako eginkizunen esparruan, azaldutako estrategiarekin bat datorrena. Hona hemen planaren muina: sistema informatiko berritzaile bat diseinatzea. Sistema horrek erantzun integratu bat emango du, eta bi hauez egongo da osaturik: gaitasun eta prestakuntza profesionalen katalogo-modulu batez eta baimendutako erregistro-zentroen sare batez.

Asmoa da prestakuntza-erregistro hori ibilbide sinkroniko batean adieraztea, pertsonek egindakoarekin batera sinkronizatzea, eta horrela, uneoro erdietsitako lorpen profesionalak erakustea, aldi guztietan eta gaitasun horiek non lortu diren aintzat hartu gabe.

Hala eta guztiz ere, beste faktore batzuk ere kontuan hartu behar dira, hala nola: erabiltzaileek ikasketa horiek eskura izatea; transmititu nahi den modernitate-irudia; eta ondorengo ekintzetan langileek izango duten erraztasuna, sistemaren erabiltzaile izan direlako. Sistema "pilaketa-sistematzat" jotzen dugu, eta pilaketa ezaugarri horri esker, lortutakoaren gainean hazten jarraitzeko aukera dago. Zalantzarik gabe, bide hori da helburuak lortzeko onena, eguneratzea denbora errealean egiteko aukera ematen baitu.