Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Etengabeko Ikaskuntza

Erabilerraztasuna A

ETENGABEKO IKASKUNTZA


Sarrera

Arautzea: Urriaren 16ko 222/2001 Dekretua, (EHAA 206 zk., 2001-10-24koa)

222/2001 Dekretuaren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezartzen da, bere barnean Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetza bat eratzen delarik, horrela Lanbide Heziketak pertsonen kalitate eta prestakuntzan, enpresen lehiakortasunaren hobekuntzan, gaitasun profesionalak produkzio-inguruen beharretara moldatzeko prozesuan, eta enplegu-politikek lanbideratze prozesurako tresna gisa duten garrantzian betetzen duen funtzio estrategikoa ziurtatuz.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak dauzkan funtzioen artean hurrengoak aurki ditzakegu:

Ezagutzaren gizarte berrian sartzen gaituen eta horren aukera guztiak aprobetxatzen dituen eredu bat ezartzeko beharrezkoak diren etengabeko ikaskuntzako ekintzak diseinatzea, zehaztea eta martxan jartzea.

-Etengabeko gaitasunak eskuratu edo garatzeko xedez, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako politikak zehaztea.

 
Azken eguneratzea: 2004/12/14