Eskualdeek eta herriek duten funtzioa
Europako biztanleek euren gain hartu behar dituzten ahaleginen betebehar garrantzitsu bat, eurek gizartean duten partaidetza sustatzea da, biztanleria aktibo bat garatuz, eta gizartearen kide eta biztanle gisa dituzten eskubide eta betebehar propioetaz konturatuz.
Hau dela eta, azpimarratu beharra dago Etengabeko Ikaskuntzarako estrategiaren eraginik zuzenena toki eta eskualde mailetan daukana dela.
Honen ondorioz, Batzordearen estrategiaren oinarri nagusietako bat toki-lankidetzen garapena da, hauen barruan toki-erakundeak, eskolak, unibertsitateak, bestelako ikastetxeak, enpresak, enplegu zerbitzu publikoak eta elkarteak daudelarik. Honi esker kontaktu modu berriak garatuko dira.
Beste puntu garrantzitsu bat toki-erakundeek eta bestelako agenteek ikaskuntzarako toki-azpiegiturak bultzatu eta garatzen dituzten baldintzak eskaintzea da, hau pertsona ezberdinei moldatzen diren ordutegi, leku eta erritmoekin egitea posible dela ziurtatuz. Informazio eta Komunikazio Teknologiak aurrera doaz etengabe, ikaskuntza malguko aukera berriak sortuz, ohizkoagoa den urrutiko heziketaz aparte. Aldi berean, garrantzitsua da nahi duten guztiek euren ikaskuntza beste pertsonekin batera jasotzeko aukera izan dezatela.
Etorkizuneko toki-azpiegituraren ezaugarrietako bat ezaupideak eta gaitasunak balioztatzea izango da, ikaskuntza formala, informala edo ez formalaren bidez lortu diren kontutan hartu gabe. Hau dela eta, funtsezkoa izango da toki-erakundeek toki nahiz eskualde mailan etengabeko ikaskuntza sustatzeko bete beharko duten funtzio aktiboa.
Etengabeko ikaskuntzari dagozkion politikei toki nahiz eskualde mailan laguntzeko asmoarekin, 2001eko Urriaren 11an Etengabeko Ikaskuntzarako Toki eta Eskualde Agintaritzen Europar Elkartea (EARLALL) eratzen da Bruselan.
|