Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Departamento de Educación, Universidades e Investigación

euskadi.net

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Aprendizaje permanente
 

Icono de conformidad con el Nivel A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI

ETENGABEKO IKASKUNTZA


Traslazioa Euskal Herrira

IVAC KEI (Lanbide Heziketa eta Kualifikazioen Euskal Institutua) erakundeak, bere "Aprendizaje permanente: la clave del futuro"argitalpenean, Batzordearen urriaren 2000ko Memorandumak ezartzen zituen arrazoibideak, gogoetak eta mezuak jaso zituen, eta Euskal Herrian kokatu zituen, horrela erkidego honetatik ondorioak eta esperientziak ekarri ahal izateko.

Mezu nagusi horiek geroago Batzordearen 2001eko azaroaren komunikazioarekin jarduteko sei lehentasunetan berretsi zirela kontutan hartuz, aipatutako dokumentuan jasotako ondorioek Etengabeko Ikaskuntza Euskal Herrian bultzatzeko moduari buruzko ikuskera interesgarria dakarkigute.

Halaber, Euskal Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoak Europar Batzordeak bere Etengabeko Ikaskuntzari buruzko Memorandumean jaurtitako eztabaidari buruzko Memorandumean jaurtitako eztabaidari egin dion ekarpena onartzea erabaki zuen. Ekarpen hau Batzordearen web orrialdean aurki daiteke:

http://europa.eu.int/comm/education/life/report_en.html

Beraz, Batzordearen Komunikazioaren egitura berbera jarraituz eta jarduteko sei lehentasunak Euskal Herrira eramanez, hurrengo informazioa lortu da:

1.- Ikaskuntzaren Balioespena

Euskal Herrian, Europar Batasun osoan bezala, gero eta handiagoa da ziurtagiri sistemak eta politikak berritzeko ardura, horiek baldintza ekonomiko eta sozial berrietara molda daitezen. Izan ere, Erkidego honetan gaitasun profesionalen Onarpen eta Egiaztatze Sistema bat ezartzeko prozesuan gaude.Sistema honek Kalitaterako eta Gaitasunak Ebaluatzeko Euskal Agentziaren erantzukizuna izango du.

2.- Informazioa, orientazioa eta aholkularitza

Euskal Herrian, zentzu horretan, heziketa eta enplegurako informazio leihatila bakarra gauzatzeko ahalegin handiak egiten ari dira.

3.- Denbora eta dirua ikaskuntzan inbertitzea

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin (Hezkuntza eta Lan Sailak) "Ikastxekin" ekintza jarri du martxan, "European Learning Account Project" proiektuaren babesean, ikaskuntzaren kontabilitate pertsonalaren ideiari erantzuteko. Ekintza horrek herritarrari bere ikaskuntzaren kostuan aurrezki eta gordailu berezien bidez parte hartzera bultzatzen du, geroago diru publiko eta pribatuetatik datozen beste hainbesteko kopuru edo kopuru osagarriak gehituko zirelarik.

4.- Ikaskuntza aukerak ikasleengana hurbiltzea       

Haurtzaindegi, garraio eta gizarte-laguntza zerbitzuen esparruei dagokienez, Erkidego honetan hartzen diren erabaki kuotak eta laguntza neurriak gero eta altuagoak dira.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik, eta Euskadi 2000HIRU Ekimenaren barruan, PREMIA Planaren bitartez, ahalegin garrantzitsu bat egiten ari da, unibertsitatez kanpoko hezkuntzako ikastetxe guztiei Interneteko konexioa edukitzeko beharrezkoak diren ekipamendu informatikoak emateko, eta horrela informazio eta komunikazio gizarteak eskaintzen dituen abantailei etekina atera ahal izateko.   

5.- Oinarrizko gaitasunak

 Euskal Herrian ekonomian eta enpresetan gertatzen ari diren bilakaera teknologiko eta antolatzaileek lanpostuen edukierak aldatu dituztela eta langileek onartu beharko dituzten behar berriak sortu dituztela ikusi da.

Bilakaera horiek, beste gizarte-bilakaera batzuekin batera, lanbideratzeko eta gizartean aktiboki parte hartzeko oinarrizko gaitasun berriak dakartzate.

Horrela, Euskal Herrian Lanbide Gaitasunen Sistema bat ezarri da, bere funtzio nagusia produkzio-jardueraren laneko arloetan lortu behar den gaitasun profesionalaren mailak, eremuak eta ezaugarriak identifikatzea eta ezartzea delarik. Gaitasun sistema hori, berriz, sektore edo gaitasun esparru bakoitzerako definitzen diren lanbide gaitasunen multzoa jasotzen dituen Lanbide Gaitasunen Katalogoak osatzen du.

Gaitasun horiek Lanbide Heziketa Subsistema ezberdinen erreferente eta helburutzat hartuko dira, horrela pertsona guztiei gaitasunok eskuratzeko eta garatzeko aukera emango zaie, lehenengo lanpostua bilatzen duten gazteak, edo lanean nahiz langabezian dauden heldu aktiboak diren kontutan hartu gabe.

6.- Pedagogia berritzailea Euskal Herrian metodo eta testuinguru didaktiko berrien ekimenak burutzea espero da.

Azken eguneratzea: 2004/12/20