Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Departamento de Educación, Universidades e Investigación

euskadi.net

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Aprendizaje permanente

Icono de conformidad con el Nivel A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI

ETENGABEKO IKASKUNTZA


Jarduteko lehentasunak

Batzordearen 2001eko azaroaren 21eko komunikazioak, 2000ko urriaren 30eko Memorandumaren sei elementu nagusiak berresten dituenak jarduteko honako lehentasunak jasotzen ditu Etengabeko Ikaskuntzaren esparruan:

1.- Ikaskuntzaren Balioespena Herritarrek eskolan, unibertsitatean, ikastetxeetan, lanean, aisialdian eta familia-ekintzetan lortutako ikaskuntza bateratu eta egituratzea ahalbidetzeko, ikaskuntza mota guztiak ezagutu, balioztatu eta aztertu daitezkeela aurresuposatu behar da.

Funtsezko lana egin da estatu eta Europa mailan gaitasun formalen elkarren arteko onarpena eta gardentasuna posible egiteko, oraindik gardentasun hori indartzen duen eremu orokorrik lortu ez bada ere. Beharrezkoa da ikastetxeek, enpresaburuek eta mintzaide sozialek ikaskuntza balioztatzeko tresnen garapenean parte hartzea, eta interesdunek, barne daudelarik, metodo eta sistema baliagarri, fidagarri eta egiazkoak aurkitzea.

2.- Informazioa, orientazioa eta aholkularitza Erdietsi beharreko helburua Europako biztanle guztiek, euren bizitzetan zehar, ikaskuntza aukerei buruzko kalitatezko informazioa eta aholkularitza erraz lortu ahal izatea da.

Helburu hori erdiesteko, orientazio eta aholkularitza zerbitzuek aukera-berdintasuna bultzatu behar dute. Horrela, IKTetan oinarritutako zerbitzuak, bestelako toki-zerbitzuekin batera, liburutegiak besteak beste, sarbide-gune egokiak izan daitezke.

Honez gain, orientazio eta aholkularitza arloetako profesionalen eginbeharra ‘’bitartekotza’’ gisa ulertuko da etorkizunean, euren lana ikaskuntza aukerei buruz pertsonak orientatzea da, informazioa emanez eta erabakiak hartzen lagunduz.

3.- Denbora eta dirua ikaskuntzan inbertitzea Inbertsio mailak altuagoak izan behar dira ezagutzaren gizarterako iragaitearen beharrei erantzuteko.

Horrela, giza baliabideetako inbertsioa altuagoa izan dadin, beharrezkoa da erantzukizunak elkarren artean banatzeko kultura baterantz eta etengabeko ikaskuntzan parte hartzea posible egiten duten elkarren arteko finantzazioko arau argietarantz zuzendutako aurrerapausoak ematea.

4.- Ikaskuntza aukerak ikasleengana hurbiltzea Etengabeko ikaskuntzarako aukerak interesdunen erkidegoetan eskaintzean datza eta, beharrezkoa bada, adibidez herri bakandu edo sakabanatuetara heldu behar bada, komunikazio teknologien laguntzaz.

Ikaskuntza etxera hurbiltzeko beharrezkoa da baliabideak berrantolatzea eta birbanatzea, herritarren eguneroko elkarguneetan ikastetxe egokiak sortzeko, eta ez bakarrik eskoletan, baizik eta museoetan, liburutegietan, parkeetan, etab.

5.- Oinarrizko gaitasunak Gizartean eta ezagutzaren ekonomian partaide aktiboa izateko, oinarrizko gaitasun berri batzuk zehaztu behar dira, Europar Batasuneko herrialdeetatik pertsonen mugikortasuna posible egiten dutenak.

Hori dela eta, oinarrizko irakurtze, idazte eta kalkuluko gaitasunak hobetu behar dira, eta ikasten ikasteko gaitasuna sartu behar da, informazio teknologia berriekin, hizkuntzekin, kultura teknologikoarekin, enpresa izaerarekin eta gizarte-zientziekin erlazionatutako gaitasunekin batera.

Zentzu horretan, gobernuek derrigorrezko eskolatzearen bitartez, etengabeko ikaskuntzarako oinarriak eta, eskolatik alfabetatze, kalkulu eta beste oinarrizko gaitasunei buruzko ezagutza nahikorik jaso gabe atera diren helduei zuzendutako ikaskuntza orekatzailerako oinarriak finkatu beharko dituzte.

6.- Pedagogia berritzailea Herritarrek ikasten ikasi behar dute lehen mementotik. Beraz, irakaskuntza eta ikaskuntza metodo berriak eta irakasle, hezitzaile eta bestelako ikaskuntza bitartekarientzako zeregin berriak behar dira. IKTen bidez buruturiko ikaskuntza, gizartean aritzeko beste metodo egokiagoekin konbinatu behar da, adibidez, ikaskuntza taldeekin, familia-ikaskuntzarekin, lanean jasotako ikaskuntzarekin, eta laguntza indibidual eta teknikoko zerbitzuekin.

Halaber, ikaskuntza ez formalen ziurtagiri eredu berritzaileak bultzatu behar dira, ohiko moduan ikasten ez duten guztiak eta langabeziaren, familia erantzukizunen edo gaixotasunen ondorioz denboraldi batetan lanik gabe egon direnak motibatzeko.


 
 


Azken eguneratzea: 2004/12/13