Komunitatearen Jokaerak
2000ko martxoan Lisboan antolatutako Europako Kontseilua une erabakigarria izan zen politikaren orientaziorako eta Europar Batasunaren ekintzarako. Horiek horrela, bileraren ondorioetan finkatutako helburu estrategikoa izan zen Europar Batasuna ezagutzan oinarritutako munduko gizarterik lehiakorrena eta dinamikoena bilakatzea. Hori lortzeko, behar nagusietako bat irakaskuntza eta heziketa moldatzea da, herritar bakoitzaren eta bere bizitzaren aldi guztien neurrira egindako ikaskuntza aukerak eskaini ahal izateko.
Geroago 2000ko ekainean, Feirako Europar Kontseiluak kide diren Estatuei, Kontseiluari eta Batzordeari, bakoitza bere eskuduntzaren esparruan, guztientzako etengabeko hezkuntza sustatzeko estrategia koherenteak eta neurri praktikoak zehazteko gonbita egin zien.
Kontseilu horiek ikusita, Batzordeak 2000ko Urriaren 30an Memorandum bat argitaratu zuen, Etengabeko Ikaskuntzari buruzko sei elementu nagusiekin eta hura Europa mailako kontsulta baterako oinarria bihurtu zen. Momentu horretatik aurrera, kide diren Estatuek Etengabeko Ikaskuntzarako nazio-estrategia koherente eta orokorrak garatzea eta martxan jartzea erabaki zuten.
Lortutako emaitzak Batzordearen 2001eko azaroaren 21ean argitaratutako Komunikatuan jaso ziren, Memorandumaren sei elementu nagusiak berretsiz eta ondorioz Jarduteko Sei Lehentasun eratuz.
|