Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lanbide Heziketa. LANBIDEZ
 

Erabilerraztasuna A

Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetza.


KALITATE  POLITIKA

Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak, Lanbide Heziketa Ikastetxe Integraletako sarean eta bere administrazioan kalitatearen "kultura" garatzeko etengabeko ahalegina egiten dator.

Sailbuordetza honek kalitatea, egin beharreko gauzak ongi eta egunero hobetzeko eran egitea bezala ulertzen du.

Horretarako bere pertsonalgoa eta bere agindupeko ikastetxeetako kideak antolatu eta prestatu dira, kalitatea ziurtatzeko gestio sistema eta gestioaren kalitatean, Eusko Jaurlaritzak gaur egun eta etorkizunean eskatzen dizkigun zerbitzuak betetzerakoan, gure bezeroei (Hasierako Lanbide Heziketako ikasleak, Etengabeko Lanbide Heziketako ikasleak, Gaitasuna Egiaztatzeko Egituraren erabiltzaileak, Etengabeko Ikaskuntzaren erabiltzaileak), Sailburuordetzako  pertsonei (Sailburuordetzako eta agindupeko ikastetxeetako kideak),  Instituzio eta herritarrei, era egokian, eraginkortasunez eta denboraz erantzuteko helburuarekin.


Sailburuordeak eta sailburuordetzako pertsonalgoak hau guztia ezagutzen du, ulertzen du eta hitz ematen du etengabeko hobekuntza barneratuaz egiten dituzten ekintza guztietan.

Sailburuordetza dinamikoa, kolaboratzailea eta gure hornitzaile eta bezeroekin elkarlanean arituko dena izan nahi dugu, etika profesionala eta langiro atsegina duen taldea osatuz.

Ekaina 2007

KALITATE GESTIORAKO SISTEMAREN ESPARRUA

Kalitatearen gestiorako sistemak ondorengo zerbitzuen prestazioa, garapen eta diseinua hartzen ditu barne:

ZEHARKAKOAK

Arau-Legediaren garapenaLH eta EI-ko

Euskal Planaren zabalkunde eta informazioa

Aurrekontuaren prestakuntza, gauzatze eta jarraipena

 

LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARITZA

Ikastetxe-Zikloen Gestioa

Ikasle-onarpenaren Gestioa

ETENGABEKO IKASKUNTZAREN ZUZENDARITZA

Irakaslegoaren Prestakuntzako kudeaketa

Programa Europarren kudeaketa

KOALIFIKAZIOEN ETA LANBIDE HEZIKETAREN EUSKAL INSTITUTOA (KEI)

Prestakuntzaren Moduluen Katalogo Integratua

Gaitasunaren espezifikazioa

Koalifikazioen Sisteman partaidetza


LANBIDE HEZIKETAKO ETA GAITASUNA EBALUATZEKO EUSKAL AGENTZIA

Moduloen Katalogoari dagozkion Prestakuntza Ikastaroen Ikuskapenak 

Lanbide Heziketako ikastetxeen kalitate eta gestioaren ebaluaketa

Agentziaren hobekuntza eta proiektuetako ekipoen gestioa

Lanbide Heziketako ikastetxeetako praktikak hobeagotzeko sustapena