Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A mailari dagokion azalpena


Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza

 

Titularra: Irene Azpiroz Artano
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018433 Ext. 18433
Faxa945018336


Egitekoak
  • Lanbide-heziketako irakasleen etengabeko prestakuntza-plana diseinatu, aplikatu eta jarraipena egingo du; kontuan hartuko ditu hala lanbide-heziketaren eguneratzea nola espezializazioa . 
  • Beharrezkoak diren proposamenak egingo ditu etengabeko lanbide-heziketaren diseinua eta estrategiaren plangintza egiteko.
  • Hobetuz, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren jardueren jarraipena egingo du.
  • Beharrezkoak diren jarduerak sustatu eta bultzatuko ditu lanbide-heziketarekin zerikusia duten Europako programetan eta Erkidegoaren ekintzetan, etengabeko ikaskuntzan, e-Learning delakoan eta, oro har, hezkuntzan parte hartzeko.
  • Helduentzako heziketa-zikloei dagokien eskaintza partziala proposatuko du, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1990 Lege Organikoaren 53.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta dekretu hauetan xedatutakoaren arabera: apirilaren 29ko 97/1997 Dekretua (97-05-07ko EHAA); dekretu hori aldatzen duen Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraibideak arautzen dituen azaroaren 30eko 423/1999 Dekretua (99-12-14ko EHAA); eta Lanbide Heziketako irakaskuntzen antolamendu orokorra eta bere tituluei buruzko norabideak ezartzeko den azaroaren 22ko 447/1994 Dekretua (95-01-10eko EHAA).
  • Bizitza osoan ikaskuntza erabilgarrirako ekintzak garatzen dituzten jardueren garapena proposatuko du, jakintzaren edozein arlotan.
  • Helduen etengabeko hezkuntza garatzeko jarduerak planifikatuko ditu, arautu gabeko prestakuntzari dagokionez, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzarekin koordinatuta.