Lanbide Heziketako Euskal Plana garatu, aplikatu eta eguneratuko ditu, horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuta.
Jakintzaren gizarte berrian sartuko gaituen eta bertako aukerak aprobetxatuko dituen eredu berri bat ezarri ahal izateko beharrezkoak diren etengabeko ikaskuntzako ekintzak diseinatu, zehaztu eta aplikatuko ditu.
Prestakuntza bizitza osoan zehar hartzeko edo handitzeko bidea emango diguten lanbide-heziketako edo etengabeko ikaskuntzako politikak zehaztuko ditu.
erariazko lanbide-heziketako programa egingo du eta programa hori lanbide-heziketa irakasten duten ikastetxeetan sartuko.
Lanbide-heziketa ebaluatuko du, kontrolatu ahal izateko eta lanbide heziketaren kalitatea ziurtatzera bideratutako neurriak hartzeko.
Berariazko lanbide-heziketa antolatzeko, aldatzeko eta berritzeko egintzak planifikatuko ditu.
Giza baliabideen eta baliabide materialen premiak aztertu eta planifikatuko ditu berariazko lanbide-heziketan, eta bai irakasleen hobekuntzarako eta prestakuntzarako planak ere.
Etengabeko lanbide-heziketaren arloan eskumenen transferentzia gauzatzeko beharrezkoak diren jardueren plangintza koordinatua egingo du.
Hobetuz, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren jarduera sustatuko du, eta herri-administrazioen ordezkaritza zuzendu eta koordinatuko ditu.
Etengabeko Prestakuntzarako estrategia diseinatu eta planifikatuko ditu, eta bai lanbide-prestakuntza hartzeko edo handitzeko baliagarria den Lanerako Prestakuntzarako estrategia ere, Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako Sailarekin lankidetzan.
Lanbide Heziketako ikastetxeetan instalazioen eta ekipamenduen hornidurarako baliabideen plangintza egitea.
Unitate eta ikastetxe pribatuak baimentzea, aldatzea edo ezabatzea proposatuko du, lanbide-heziketari dagokionean.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren menpe egongo da Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua, eta dekretu hauetan ezarritako egitekoak izango ditu: otsailaren 22ko 100/1994 Dekretua (94-03-16ko EHAA) eta Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua sortu eta arautu zuen Dekretua aldatzeko den irailaren 8ko 222/1998 Dekretua (98-09-22ko EHAA).
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren menpe egongo da Koalifikazioen Euskal Institutua, eta ekainaren 23ko 119/1998 Dekretuan ezarritako egitekoak garatuko ditu (98-07-13ko EHAA).
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren menpe egongo da Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia, eta apirilaren 3ko 62/2001 Dekretuan ezarritako egitekoak garatuko ditu (01-04-26ko EHAA).