Zientziaren eta teknologiaren arloetan koordinazioa egiteko Jaurlaritzak behar dituen mekanismoak sortzeko eta horien jarraipena egiteko proposamenak aurkeztuko ditu.
Ikerketako eta teknologia-garapeneko programak ezartzeko proposamenak egingo ditu.
Ikerketa-proiektuek behar dituzten baliabideak esleitzeko proposamena egingo du eta horri buruzko datu-banku bat antolatuko du.
Ikertzaileak prestatzeko programak egingo ditu eta bekadunen jarduerak prestatu eta ikuskatuko ditu.
Apirilaren 29ko 96/1997 Dekretuan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari ezarritako egitekoak garatuko ditu. Dekretu horretan Euskal Teknologia Sarea sortu eta arautu zen, Euskadiko teknologia ikerketako entitateekiko lankidetza eta koordinazio harremanak ezarriz, eta horien ezaugarri eta egitekoak zehaztuz.
Ikerketa-laguntzetako eta subentzioetako deialdiak zehaztu eta egingo ditu.
Ikerketa-programetako formula berriak proposatuko ditu, sistemak eta zientzia-komunitateak berrikuntzaren erronkei aurre egin diezaieten.
Sail honek sinaturiko programa kontratuetako ikerketa-arloko aurreikuspenak aurkeztu eta ikuskatu ditu.
Unibertsitate-enpresen fundazioen edukiak eta helburuak ebaluatu eta aurkeztuko ditu.
Ikerketa-arloan, Unibertsitatea Antolatzeari buruzko Legean aurreikusten diren neurriak bultzatuko ditu.
Zientzia eta Teknologiarako Planaren programa zehatzak —Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagozkionak— kudeatuko ditu, Jaurlaritzako beste zenbait sailekin, baita ekonomia eta gizarte eragilerekin ere, lankidetzan arituz.