Unibertsitateak eta unibertsitate-zentroak sortzeko eta unibertsitate pribatuak eta horien menpeko unibertsitate-zentroak onartzeko proposamenak aztertuko ditu eta horiei buruzko txostenak egingo ditu .
Unibertsitateen estatutuak eta hainbat zentro eta erakunde unibertsitateari atxikitzeko itunak legezkoak diren aztertuko du, eta horri buruzko txostenak egingo ditu.
Beken eta unibertsitate-laguntzen politika garatu eta kudeatuko du.
Unibertsitateari ematen zaion urteko diru-laguntza osoa, horren aurrekontuak eta goi-mailako irakaskuntzako zentro pribatuentzako diru-laguntza programak aztertu eta baloratuko ditu.
Prestakuntzako eta unibertsitate-orientazioko programak prestatu eta gauzatuko ditu.
Unibertsitateko azpiegiturak sortzeko eta unibertsitate-campusak garatzeko egintzak bultzatuko ditu.
Unibertsitate-legeriari buruzko aldaketak proposatuko ditu, lege-aurreikuspenak egokitu edo aldatzeko.
Unibertsitate-tituluak ebaluatu eta proposatuko ditu, gure ikasleen prestakuntza osatu eta hobetzeko.
Unibertsitate pribatuak aitortzeko espedienteak bideratu eta horien jarraipena egingo du, baita bete beharreko arauak eta hartutako konpromisoak betetzen dituzten ikuskatu ere.
Unibertsitate pribatuen jardueraren hasieraren berri eman eta proposamena egingo dizkio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Unibertsitate Sailburuordetzaren bitartez.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua informatu egingo du, Sailbururordetzaren bitartez, Unibertsitatea Antolatzeari buruzko Legearen 43.2 eta 44.2 atrtikuluetan aurreikusitako baimenei dagokienez.
Musikako Goi Mailako Ikastegiko berezko jardueren garapenaren ebaluazioa eta jarraipena egingo ditu.
Euskal Autonomia Erkidegoko atzerriko zentroak aztertu eta ebaluatuko ditu eta, hala badagokio, horien baimena proposatu dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Sailburuordetzaren bitartez.
Titulazio bereziak, distritu bakarrekoak edo kopuru mugatukoak aztertu, ebaluatu eta, hala badagokio, unibertsitate-mailako behar beste neurri hartuko ditu.
Unibertsitatea Antolatzeari buruzko Legean aurreikusitako programa-kontratuak ikertu, proposatu eta ikuskatu egingo ditu.
Beken egungo sistema aztertu, ebaluatu eta beharrezko aldaketak aurkeztuko ditu; eta, horretarako deialdiak, osagarriak eta izapideak aztertuko dira.
Unibertsitate fundazioen zein unibertsitate-enpresa fundazioen edukiak eta helburuak ikuskatuko ditu.