Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A mailari dagokion azalpena


Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

 

Titularra: Ibone Amezaga Arregui
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018293 Ext. 18293
Faxa945018422


Egitekoak

  • Saileko unibertsitate-politika diseinatuko du. Besteak beste, Erreforma burutzeko eta unibertsitate-eskaintzak izango duen itxuraketa martxan jartzeko behar diren estrategia eta egintzak diseinatuko ditu, Unibertsitatearekin eta tartean dauden gainontzeko eragileekin batera.
  • Bere laguntza eskainiko du Unibertsitatearen ezaugarriekin bat datorren garapen-eredu bat ezartzeko.
  • Jaurlaritzako sailek ikerketaren arloan burutzen dituzten egintzak koordinatu eta bultzatuko ditu.
  • Unibertsitatea Antolatzeari buruzko ekainaren 29ko 19/1998 Legean aurreikusitakoak martxan jarriko ditu.
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagozkion egintzak burutuko ditu -Unibertsitatea Antolatzeari buruzko Legearen 11. artikuluko 1. eta 2. puntuetan zehazturikoak-, baita Programa-Kontratuak garatu ere.
  • Autonomia-legerian aurreikusitako programa-kontratuak garatuko ditu.
  • Unibertsitateen Gizarte Kontseiluekiko harremanak koordinatuko ditu.
  • Goi Mailako Musika Ikastegiarekiko harremanak koordinatuko ditu eta, oro har, horren sorreraren ondorioz eratorritako egitekoak bere gain hartuko ditu.
  • Unibertsitate alorreko harremanak koordinatuko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta beste erkidegoen artean, baita Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren artekoak ere.
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua aholkatu eta ordezkatu egingo du, hark beharrezko iritzitako egintzetan.
  • Ikasteko bekak eta laguntzak antolatu, aztertu eta aurkeztuko ditu, aukera berdintasuna lortzeko.
  • Zientzia eta Teknologiarako Planaren partaide eta bultzatzaile izango da.
  • Ikerketa eta teknologiaren garapeneko politiken gidalerro orokorrak finkatuko ditu, lehentasuna duten arloak zehaztuko ditu, zientzi eta teknologi helburuak definituko ditu eta ikerketa eta teknologiaren garapenetako urte anitzeko planak landuko ditu.
  • Ikerketa-programak aukeratzeko eta ebaluatzeko eta horien jarraipena egiteko gidalerroak finkatuko ditu, proposatutako helburuak lortzeko asmoarekin.
  • Unibertsitatearen, enpresen eta teknologia-zentroen arteko koordinazioaz arduratuko da, ikerketa-arloko baliabideei ahalik eta etekin gehiena ateratzeko.