Saileko kolektiboetako karreratako funtzionarioak edo lan-kontratuko langile finkoak kontratatzeko hautespen-probetako oinarri-arauak, programak eta edukiak finkatuko ditu. Bere ardura izango da, baita ere, proba horiek kalifikatuko dituen epaimahaia izendatzea eta hautespen-prozesua antolatzea eta kudeatzea.
Unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen leku-aldatze lehiaketetako oinarri-arauak finkatuko ditu, baremazio batzordeak izendatuko ditu eta lehiaketaren bilakaera kudeatuko du.
Unibertsitatez kanpoko ikerketako zein irakaskuntzari laguntzeko zerbitzuetako lanpostuak bete daitezen, merezimendu-lehiaketen oinarri-arauak eta kudeaketa egingo ditu.
Sailari atxikitako langileen nominak kudeatu eta kontrolatuko ditu, administrazioko beste organoen eskumen diren alderdiak izan ezik.
Saileko langile-gastuak aurreikusiko ditu
Bertako negoziazio kolektiboa eta sindikatuekiko harremanak zuzenduko ditu.
Lanera ez agertzea kontrolatuko du eta dagozkion estatistika-azterlanak egingo ditu.
Saileko langileen erregistroa eramango du, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 7. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Administrazio-egoeren deklarazioa egingo du eta unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioei jardunera itzultzeko baimena emango die, zeregin hori beste erakunde bati ez dagokionean.
Bateragarritasun-espedienteak ebatziko ditu eta nahitaezko erretiroen eta ezintasun fisikoagatiko erretiroen deklarazioa egingo du.
Zerbitzu eginkizunetan arituko diren langileak izendatuko ditu eta beste organoek ematen ez dituzten baimen eta lizentziak emango ditu.
Giza baliabideak ahalik eta egokien kudeatzeko irizpide eta jarraibideak emango ditu.
Unibertsitatez kanpoko irakasle ez direnen lanpostuen zerrendak proposatuko ditu.
Oro har, langileen buru izango da eta administrazio eta kudeaketa orokorraz arduratuko da.