Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A mailari dagokion azalpena


Lanbide Heziketako Zuzendaritza

 

Titularra: Josu Aboitiz Bilbao
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018357 Ext. 18357
Faxa945018336


Egitekoak

  • Berariazko Lanbide Heziketa ikasten ari diren ikasleen artean izaera ekinzalea sustatuko du eta enpresa-kulturaren alde egingo du.
  • Berariazko Lanbide Heziketari dagokion guztia antolatzen eta arautzen duen araudia argitaratu eta eguneratuko ditu, gure eskumenen esparruan.
  • Berariazko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak osatzen dituzten curriculum diseinuak garatzen dituen araudia argitaratu eta eguneratuko ditu.
  • Berariazko Lanbide Heziketako irakaskuntzak antolatzeko, aldatzeko eta berritzeko egintzak zuzenduko ditu.
  • Lanbide Heziketako ikastetxeak programatu eta kokatuko ditu eta zenbat irakasle behar diren zehaztuko du, Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzarekin batera.
  • Sortzen, aldatzen edo kentzen diren unitateei eta Lanbide Heziketako ikastetxe publikoei buruzko txostena aurkeztuko dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari.
  • Hezkuntza eta ekoizpen-sektoreek Lanbide Heziketako ikastetxeetako bizitzan duten parte hartzea sendotzeaz arduratuko da.
  • Lanbide Heziketako titulu bakoitzari dagokion Berariazko Lanbide Heziketarako behar diren oinarrizko ekipamendu-moduluak diseinatuko ditu eta ekipamendu-premiei eta baliabide materialen beharrei buruzko txostenak egingo ditu.
  • Lan merkatuak eskatzen dituen kualifikazioak aldatzen diren neurrian, hezkuntza aldaketa horiei egokitzeko tresnak ezarriko ditu.
  • Gizarte eragileek lanbide-heziketan parte har dezatela bilatuko du. Horretarako, beren lantokietan jaso daitekeen prestakuntzari buruzko eskaintza bat aurkez dezatela eskatuko zaie; horrela, lanbide-heziketaren arloan elkarrekiko parte hartzearen kultura sortuz eta Hezkuntza Sistema eta lan eta ekoizpenarena lotuz.
  • Enpresetan egiten diren praktiken jarraipena egiteko sistema bat eratuko du eta praktika horietan tutore baten kontrola egongo dela bermatuko du.
  • Lanbide Heziketako ikastetxeen jarduna egokia izan dadin hartu behar diren administrazio-neurriak hartuko ditu.
  • Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak eraentzeko araubidea kontrolatuko du.
  • Hezkuntza-itunen deialdietarako, lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen proposamenen berri emango du. Bera arduratuko da Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuei baimenen berri emateaz ere.
  • Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan parte hartuko du.