Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten unibertsitatez kanpoko ikastetxeak programatu eta kokatuko ditu, eta unibertsitatez kanpoko zenbat irakasle behar diren zehaztuko du, Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzarekin batera.
Sortzen, aldatzen edo kentzen diren unitate eta unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoei buruzko txostena aurkeztuko dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 52. artikuluan ezarritakoa errespetatuz.
Hezkuntza-sektoreek ikastetxeetako bizitzan duten parte-hartzea sendotzeaz arduratuko da.
Ikastetxeetako oinarrizko ekipamendu-moduluak diseinatuko ditu eta ekipamendu-premiei eta baliabide materialen beharrei buruzko txostenak egingo ditu.
Ikastetxeek egoki funtziona dezaten hartu behar diren administrazio-neurriak hartuko ditu.
Ikastetxeak eraentzeko araubidea kontrolatuko du.
Hezkuntza-itunen deialdietarako, ikastetxeen proposamen-txostena egingo du. Bera arduratuko da ikastetxe pribatuei baimenak emateaz ere.
Arte irakaskuntzen ikastetxeetan eta hizkuntza-eskola ofizialetan irakaskuntza bereziak ezartzeko eta garatzeko egitasmoa eta diseinua egingo ditu.
Artikulu honetako a, d eta g idatz-zatietan banatutako egitekoak ez dituzte kaltetuko 17. eta 18. artikuluetan Lanbide Heziketako Zuzendaritzari eta Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari esleitutako egitekoak.