Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A mailari dagokion azalpena


Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

 

Titularra: Juan Jose Agirrezabala Mantxola
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018340 Ext. 18340
Faxa945018336


Egitekoak

  • Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren plangintza egin, bultzatu eta garatuko du, hezkuntza berriztatzeko programen jarraipena barne .
  • Unibertsitatez kanpoko testu-liburuei dagokienez, Sailak sortutakoen ardura izango du eta laguntza emango die kanpoan sortutakoei. Horien ikuskapena ere berak egingo du.
  • Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetan teknologia berriak garatu eta ezarriko ditu.
  • Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetako curriculumaren garapena aztertu eta ebaluatuko du, eta proposamenak egingo ditu.
  • Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Ebaluazio eta Ikerketa Zerbitzuak, eta eskolari laguntzeko bestelako zerbitzuak bultzatuko ditu, ikastetxeetako kanpoko baliabide didaktikoak zuzentzen lagungarri izan daitezen eta eskolei barne laguntza eman diezaieten.
  • Hezkuntza Sistemako hezkuntza-beharrizan berezietako neurriak aztertu, ebaluatu eta proposatuko ditu.
  • Unibertsitatez kanpoko irakasleen etengabeko prestakuntza-plana diseinatu, aplikatu eta kontrolatuko du, Lanbide Heziketako irakasleena izan ezik. Ildo horretatik, birziklatze orokorra eta kanpoko espezialitateetakoa bultzatuko ditu.
  • Unibertsitatez kanpoko mailetan egin daitezen hezkuntza-esperientziak baimenduko ditu eta horien jarraipena eta kontrola egingo du.
  • Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen III. idazpuruaren eta Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legearen aplikazioa erreala eta eraginkorra izan dadin egin beharreko egintzak eta irakasleak euskalduntzeko programak kudeatuko ditu.
  • Artikulu honetako a, g eta h idatz-zatietan banatutako egitekoak ez dituzte kaltetuko 17. eta 18. artikuluetan Lanbide Heziketako Zuzendaritzari eta Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari esleitutakoak.