Egitekoak
- Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen arloko hezkuntza-politika zehaztuko du, baita horrek garapen curricularrean duen eragina, irakasleen prestakuntzan, hezkuntza-beharrizan berezietan eta hezkuntza berriztatzeko programen garapenean.
- Unibertsitatez kanpoko Ikastetxeetan ezartzeko programa zehaztuko du.
- Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen ebaluaketa egingo du, irakaskuntzaren kalitate-prozesuak sartzera eta hobetzera bideratutako neurriak hartu ahal izateko eta kontrola eramateko.
- Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak antolatzeko, berritzeko eta ikertzeko egintzak zuzenduko ditu.
- Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzarako behar diren giza baliabide eta baliabide materialak aztertu eta planifikatuko ditu.
- Unibertsitatez kanpoko testu-liburuei eta bestelako hezkuntza-material osagarriei onespena emango die.
- Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Sistemaren planifikazioa egingo du. Besteak beste, ikastetxeen tipologia eta kokapena zehazteko irizpideak finkatuko ditu, langile-premiei erantzuteko proposamenak eta giza baliabideak hobetzeko eta kualifikatzeko agertzen diren asmoak aztertuko ditu, baita azpiegitura eta ekipamendu baliabideen dotazio berriei buruzko proposamenak ere.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sistemaren barruan, hizkuntz helburuak hobetzeko proposamenak planifikatu eta horien jarraipena egingo du. Ildo horretatik, helburu horiek lortzeko eta kontrolatzeko neurri egokiak hartuko ditu, besteak beste, irakasleen euskalduntze programak kudeatuko ditu eta euskarazko material didaktikoa sortuko du.
- Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legea garatzeko egintzak zehaztu eta koordinatuko ditu, beti ere, Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Sistemaren eta Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen III. idazpuruaren eremuan. Horretaz gain, euskararen ezagutzaren egiaztagiriak emateko espedienteak ebatziko ditu.
- Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak non kokatuko diren programatuko du. Horretaz gain, unitateak eta ikastetxe pribatuak sortzeko, aldatzeko edo kentzeko baimenak proposatuko ditu.
- Helduen Hezkuntzako Programak garatuko ditu eta, Osabidezko Hezkuntza Planen eta Lanerako Prestakuntza Plan Berezien bitartez, desberdintasunak konpentsatzeaz arduratuko da, irakaskuntza arautuari dagokionez.
- Artikulu honetako a, b, c, d, e, f, g eta j idatz-zatietan atxikitako egitekoek ez dituzte 16. artikuluan Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren berezko egiteko gisa ezarritakoak kaltetuko.
- Hezkuntzako Ikuskatzailetza Hezkuntzako Sailburuordetzaren menpe egongo da eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 25. artikuluaren 2. paragrafoan esleitzen zaizkion egitekoak izango ditu, indarrean dagoen legeriak ematen dizkionez gain.
- Halaber, unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (ISEI) –Hezkuntza Sailburuordetzaren menpe dagoelarik- otsailaren 6ko 14/2001 Dekretuan ezarritako egitekoak burutuko ditu, baita agintzen zaizkion gainerakoak ere.
|