Sailerako interesgarriak diren azterketa juridikoak eta lege-azterketak zuzendu eta egingo ditu.
Sailaren jarduera guztiei buruzko aholkularitza juridikoa emango du, oro har.
Saileko organoek emandako ebazpen guztien aurkako administrazio-errekurtsoei buruzko ebazpen-proposamenak izapidetu, berri eman eta aurkeztuko ditu.
Gobernu-kontseiluari edo ekonomia-gaietarako eskuordeko batzordeari aurkeztu behar zaizkion gaiak izapidetuko ditu, eta bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste aldizkari ofizial batzuetan argitaratu behar diren gaiak ere.
Lege-aurregitasmoak eta xedapen orokorrak lantzeko eta izapidetzeko zuzendaritza, bultzada eta koordinazioa egingo ditu, Sailari dagozkion gaietan, eta bai Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko edozein entitateri dagozkion gaietan ere.
Administrazioko izapidetzeak eskatzen dituen zuzenbidezko txostenak emango ditu, eta Saileko organoek eta, hala denean, Sailari atxikitako edo menpeko erakundeek gauzatzen dituzten egintzen prozedura egokitzen eta oinarritze juridikoa egiten, eta irizpenak ematen lagunduko du, aholkularitza juridikoaren bitartez.
Sailak izenpetu behar dituen erabakien edo hitzarmenen txosten juridikoak emango ditu, bai eta aginduzko legezkotasun-txostenak ere, beste organo batzuei atxikita daudenak izan ezik.
Gai juridiko bereziei buruzko irizpenak eta txostenak landuko ditu, ikastetxeek eskatzen baldin badituzte, unibertsitateek izan ezik, eta hezkuntza-arloan eragina baldin badute.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak parte hartzen duen jurisdikzio-prozeduren eta beren ebazpenen jarraipena eta kontrola egingo ditu, eta Auzibide Zuzendaritzarekiko harremana bideratuko du.
Sailaren jarduera dela eta, ondare-erantzukizunari buruz sortzen diren prozedurei hasiera eman eta azken ebazpenera arteko jarraibideak egin beharko ditu.
Hezkuntzaren zerbitzu publikoaren eraginpeko jabetza publikoko ondasunei buruzko espedienteak ebatziko ditu, eta bai horien inguruko gorabehera guztiak ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legeak Sailari ematen dizkion egitekoak burutuko ditu.
Arartekoek Hezkuntza Sailari planteatutako gaiei buruzko txosten juridikoa egingo du, hezkuntza-jarduerarekin zerikusia duten kasuetan.
Oro har, Sailari eragiten dioten gaien bultzada, aholkularitza eta kordinazio juridikoaz arduratuko da.