Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A mailari dagokion azalpena


Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

 

Titularra: Pablo Jesus Larrauri Altonaga
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018271 Ext. 18271
Faxa945018447


Egitekoak

  • Saileko administrazio-unitateen barne-araubidearekikoak bideratuko ditu .
  • Saileko aurrekontuen aurreproiektuaren prestaketa koordinatuko du eta aurrekontuen azterketa eta ebaluaketa prozedurak artikulatuko ditu, erabakiak hartzea errazteko.
  • Ondare eta aurrekontu gaietan, gainontzeko sail, erakunde eta entitateekiko koordinazioa eramango du.
  • Ekonomi eragina duten xedapen eta egintza guztiei buruzko txostenak egingo ditu, nahitaez.
  • Saileko gastuak onartuko ditu, indarrean dagoen legeriaren arabera. Ildo horretatik, gastu espedienteen prestaketa eta koordinazioa egingo du; baita Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Ekonomia Gaietako Ordezko Batzordearen onespena behar duten gainerako ekonomiari buruzko espedienteena ere.
  • Administrazio Orokorrean indarrean dagoen araubide organikoak Saileko kontratazio-organoari esleitzen dizkion eskumenez arduratuko da, eta Sailari dagozkion eskumenen eremuko kontratu guztiak egingo ditu, gutxietsi gabe, ordea, Dekretu honetako 22. h) artikuluan eta Euskal Eskola Publikoa osatzen duten ikastetxeen ekonomia eta finantza-kudeaketa arautzen duen uztailaren 28ko 196/1998 Dekretuan ezarritakoa.
  • Euskal Hezkuntza Sistemaren ekonomi eta administrazio-kudeaketa zuzenduko du.
  • Hezkuntza Sistemaren baliabide materialen kudeaketa zuzenduko du, hala azpiegituren arloan nola ekipamenduarenean. Gainera, baliabide horiek sistemaren plangintzari egokitzen zaizkion egiaztatuko du eta egokitze hori koordinatu egingo du.
  • Hezkuntza Sistema informazio-gizartearen premia berrietara egokitzeko beharrezko sistema informatikoak planifikatu, diseinatu eta ezarriko ditu.
  • Unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuen finantzaketaren eta horiekiko itunen arloan Sailak eramango duen politika zuzendu eta ikuskatuko du, Hezkuntza Sistemako unibertsitatez kanpoko plangintzari -Hezkuntza Sailburuordetzak zehazturikoari- jarraiki. Gauza bera egingo du unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen arloko beka eta laguntzei buruzko politikaren alorrean.
  • Unibertsitatez kanpoko Euskal Hezkuntza Sistema Publikoaren giza baliabideen kudeaketa zuzenduko du, baita langileen kontratazioa ere.
  • Laneko arriskuak prebenitzeko gaietan aplikatu beharreko neurriak proposatzea, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Laneko Arriskuak Prebenitzeko Berezko Zerbitzua zuzentzea eta kudeatzea,abenduaren 9ko 299/2003 Dekretuak araututa.