233/2010 Dekretua, irailaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena (EHAA 188; 10-09-29).
Hutsen zuzenketa, 233/2010 Dekretuarena, irailaren 14koa (EHAA 204; 10-10-22).
5/2012 Dekretua, otsailaren 24koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua hirugarren aldiz aldatzeko dena (EHAA 47;12-03-06).
20/2009 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua aldatzen duena (EHAA 161;09-08-4) .
4/2009 Dekretua, maiatzaren 8koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena (EHAA 86;09-05-9).
1.- Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari:
a) Autonomia Estatutuan ezartzen diren eskumenak, bai erregimen orokorrekoak eta bai erregimen berezikoak ere, etapak eta mailak barne sartuz; eta goi mailako hezkuntza eta bai bizitzan zehar koalifikazioak eskuratu edo areagotzea dakarten ikaskuntza-jarduerak ere.
b) Zientzia alorreko politika; teoria eta aplikazio mailako ikerketak sustatzea eta koordinatzea.
c) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko ente publikoak eta sozietate publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.
d) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.
2.- Sail honi atxikita geldituko da Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia zuzenbide pribatuko ente publikoa.
1.- Euskadiko Eskola Kontseilua, urriaren 28ko 13/1988 Legeak sortua (EHAA 220; 88-11-23).
2.- Euskadiko Unibertsitate Kontseilua, Unibertsitate Antolamenduko ekainaren 29ko 19/1998 Legeak sortua (EHAA; 98-07-16)
3.- Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua, Unibertsitate Antolamenduko ekainaren 29ko 19/1998 Legeak sortua (EHAA; 98-07-16)
4.- Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea, otsailaren 9ko 22/1988 Dekretuak sortua (EHAA 34; 88-02-18).
5.- Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua,
- otsailaren 22ko 100/1994 Dekretuak sortua (EHAA 52; 94-03-16)
- 222/1998 Dekretua, irailaren 8koa, Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua sortu eta arautu zuen Dekretua aldatzeko dena. ( EHAA 67; 01-04-05)
6.- Koalifikazioen Euskal Institutua, ekainaren 23ko 119/1998 Dekretuak sortua ( EHAA 130; 98-07-13)
7.- Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI),
- otsailaren 6ko 14/2001 Dekretuak sortua (EHAA 31; 01-02-13)
- eta 2001eko martxoaren 27koaren Agindua funtzionamendua eta antolamendua arautzen duena (EHAA 67; 01-04-05)
8.- Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia, apirilaren 3ko 62/2001 Dekretuak sortua (EHAA 79; 01-04-26)
9.- Ikerketarako Euskal Kontseilua, azaroaren 13ko 191/2007 Dekretuak sortua (EHAA 227; 07-11-26).
Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia.
3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemarena. (EHAA 50; 04-03-12).