Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

Sailburua

María Isabel Celaá Diéguez

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Informazio telefonoa: 012

Sailburuordeak

  • Hezkuntza Sailburuordea - Antonia Ozcariz Rubio andrea
  • Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea - Pedro Luis Arias Ergueta jauna
  • Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordea - José Carlos Crespo Velasco jauna
  • Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordea - María Soledad Esteban Galarza andrea

Sailaren Eginkizunak


1.- Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari:
a) Autonomia Estatutuan ezartzen diren eskumenak, bai erregimen orokorrekoak eta bai erregimen berezikoak ere, etapak eta mailak barne sartuz; eta goi mailako hezkuntza eta bai bizitzan zehar koalifikazioak eskuratu edo areagotzea dakarten ikaskuntza-jarduerak ere.
b) Zientzia alorreko politika; teoria eta aplikazio mailako ikerketak sustatzea eta koordinatzea.
c) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko ente publikoak eta sozietate publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.
d) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

2.- Sail honi atxikita geldituko da Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia zuzenbide pribatuko ente publikoa.

Araudia

233/2010 Dekretua, irailaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena (EHAA 188; 10-09-29).
20/2009 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua aldatzen duena (EHAA 161;09-08-4)
4/2009 Dekretua, maiatzaren 8koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena (EHAA 86;09-05-9).

Azken eguneratzea: 2011/10/06