Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A mailari dagokion azalpena

Hirurteko Plana 2005-2008


HEZKUNTZA IKUSKARITZAREN HIRURTEKO PLAN NAGUSIA (2005-2008) ONARTZEN DUEN SAILBURUORDEAREN EBAZPENA

8. HIRU URTEKO PLAN NAGUSIAREN EBALUAZIOA

   Hiru Urteko Plan Nagusia ikasturte bakoitzaren bukaeran ebaluatuko diren Urteko Planetan konkretatzen da. Ebaluazio honek Ikuskaritzaren jardueren hartzaileen premiak zein mailatan ezagutzen diren hartuko du kontuan, horrela erantzun hobea eman ahal izateko, joan den 2004-05 ikasturtean lehen aldiz egin zen legez. Ikuskaritzak berak lehentasuna eman dio puntu honi, zerbitzua hobetzeko estrategiei buruz egin duen hausnarketan.

   Planaren ebaluazio honek Ikuskaritzak berak eta, batez ere, Hezkuntza Administrazioak eta ikastetxeek dituzten premiak ezagutzeko izan behar du, besteak beste, baliagarri.

Zein mailatan ezagutzen dira barne-hartzaileen premiak eta itxaropenak? Zein da horien gogobetetze-maila?

Ikuskaritza: Ikuskariak, Lurralde eta Zonalde Burutzak eta Ikuskaritza Nagusia.
Hezkuntza Administrazioa: Lurralde Burutzak, Ordezkariak, Saileko Zuzendariak eta Sailburuordeak.

Zein mailatan ezagutzen dira kanpo-hartzaileen premiak eta itxaropenak? Zein da horien gogobetetze-maila?

Ikastetxeetako zuzendariak, gurasoak eta tokiko agintariak.

   Halaber, Ikuskaritza Nagusiak Urteko Azken Memoria egingo du eta berorretan Urteko Planaren emaitzak, Plan hori betez Hezkuntza Ikuskaritzak egin duen lanaren balorazio globala eta ebaluatzean lortutako ondorioak sartuko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 14an


Hezkuntza Sailburuordea

Izpta.: Pedro Mª Ochoa Bernales

Azken eguneratzea: 2005/12/20