Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A mailari dagokion azalpena

Hirurteko Plana 2005-2008


HEZKUNTZA IKUSKARITZAREN HIRURTEKO PLAN NAGUSIA (2005-2008) ONARTZEN DUEN SAILBURUORDEAREN EBAZPENA

7. IKUSKARITZA ZERBITZUAREN ANTOLAKETA

   7.1. ANTOLAKETA

   Lurralde Burutzek zuzentzen dituzten lurralde mailako Jarduera Planekin aurrera eraman eta osatuko da Urteko Planetan konkretatzen den Ikuskaritzako Hiru Urteko Plan Nagusi hau. Lurralde mailako Jarduera Plan horiek Zonalde Burutzek egindako ekarpen espezifikoak sartuko dituzte. Lurralde mailako Jarduera Plan horiek ondorengo atalak konkretatuko dituzte:

  • Lurraldeari eta zonalde bakoitzari eragiten dioten Hiru Urteko Plan Nagusiaren azpiprozesuak edo jarduerak.
  • Hiru Urteko Plan Nagusian kontuan hartzen ez diren eta Ordezkaritzen edota ikastetxeen eskaera espezifikoei erantzuna ematen dieten azpiprozesuak.
  • Ikuskari bakoitzaren erreferentzia-ikastetxeak.
  • Aurreikusitako antolaketa: zaintza-egunak, lanen ardura,…etab.

   Ikuskaritzako partaideek beren erreferentzia-ikastetxeetan esku-hartzeak hobekuntza konkretuak ekarri behar ditu aurrera eramaten diren prozesuetan. Horretarako, ondorengo puntuak beharrezkoak dira:

  • Ikastetxe bakoitzaren egoera sakon ezagutzea, bisitak eginez, hezkuntza-erkidegoko sektore guztiekin (gobernu-organoekin, irakasle-taldeekin,…) bilduz eta ikastetxearen funtsezko agiriak aztertuz.
  • Ikastetxearen jarduerak ebaluatzea, gero eta antolaketa eta funtzionamendu eraginkorragoa izan dezan.
  • Ikastetxe bakoitzaren barne-ebaluazioa sustatzea eta horretarako aholkuak ematea, hezkuntza-jarduera hobetzeko funtsezko elementuetako bat den aldetik.
  • Egindako kontrol eta ebaluazioari buruzko informazioa ikastetxeko estamentuei ematea.
  • Ikastetxeen funtzionamendu normalean eragina eduki ahal duten gorabehera eta emaitzei buruzko informazioa Hezkuntza Saileko organoei ematea.
  • Ikasturtearen bukaeran, esleitu zaion ikastetxe bakoitzari buruzko txostena egitea.

   Ikuskariak bere erreferentzia-ikastetxeetan eragin handiagoa izango duela bermatzeko asmoz, hiru aldiz, gutxienez, bisitatu beharko du esleitutako ikastetxe bakoitza (2002ko ekainaren 18ko Aginduak, Hezkuntza Ikuskaritzaren antolaketa eta funtzionamendua zehazten dituenak, 13. artikuluan xedatutakoaren arabera).

   Zentzu horretan, hasierako eta bukaerako bisita bat egingo zaio ikastetxe bakoitzari ikasturtearen hasieran eta bukaeran, eta horrela ikuskariak ezagutu ahal izango du ikastetxe horretan dagoen arazoa, baita horren jarduera hobetzeko proposamenak egin ere. Bisita horiek Ikuskaritza osoarentzat planifikatu eta koordinatuko dira.

  Beste zonalde batzuetara joatea eskatzen duten jardueren kasuan, Lurralde Burutzaren oniritzia izan beharko dute.

   Gaixotasunarengatik edo beste arrazoi batzuengatik zonalde buru bat aldi baterako ez baldin badago, beste ikuskari batek egin beharko ditu haren funtzioak eta, horretarako, 2002ko ekainaren 18ko Aginduak, Hezkuntza Ikuskaritzaren antolaketa eta funtzionamendua zehazten dituenak, 4. xedapen gehigarrian eta 2002ko uztailaren 11ko Langileriaren Kudeaketarako Zuzendariaren Ebazpenak, zonalde buruak aukeratzeko prozesua deitzen duenak, hirugarren atalean zehazten dituzten baldintzak bete beharko ditu.

   7.2. ERREFERENTZIA IKASTETXEAK ESLEITZEA

   2002ko ekainaren 18ko Aginduak, Hezkuntza Ikuskaritzaren antolaketa eta funtzionamendua zehazten dituenak, 3. artikuluan xedatzen duena eta Ikuskari Nagusiak 2002ko irailaren 2an emandako argibideak hartuko dira kontuan.

   Ondorengoak izango dira ikastetxeak esleitzeko irizpideak:

  1. Erreferentzia-ikuskari bakarra izango da ikastetxe bakoitzak, irakasten dituen etapak eta mailak edozein direla ere. Ikuskari Nagusiak edo Lurralde Burutzak edozein ikuskariri eskatu ahal izango dio, hala ere, esleitu ez zaion ikastetxeren batean jardutea ezohiko izaeraz, zerbitzu-arrazoiek horrela eskatzen baldin badute.
  2. Lanbide Heziketako Euskal Planeko prestakuntza-katalogo modularra irakasten duten ikastetxe publiko eta pribatuak lehen aipatutako Aginduak 3.artikuluan xedatzen duena betetzen duten ikuskariei esleituko zaizkie. Ikuskari horiek bi izango dira, gehienez, zonalde guztietan, Eibar eta Getxo zonaldetan izan ezik, horietan ikuskari bakarra izango baita. Ikastetxe haien eta zonaldeko ikastetxe guztien kopuruaren arabera, ikuskari horiei esleitu ahal izango zaizkie zonalde horretako beste ikastetxe batzuk ere, eta batik bat, heziketa-zikloen kopuru nabarmena dutenak.
  3. Orekatua izan behar du ikastetxeei begira zonalde bakoitzeko ikuskariek duten lanak. Horretarako, Lurralde Burutzek ondorengo zirkunstantziak hartuko dituzte kontuan:
    • Ikastetxe publiko, itunpeko eta pribatuen kopurua ikuskari bakoitzeko.
    • Irakasle/ikastetxe ratioa haietako bakoitzean.
    • Ikastetxeen eta Ikuskaritzaren egoitzaren arteko distantzia geografikoa.
    • Gizarte-egoera ahuleko ikasle kopuru handia izateagatik bereziki problematikoak diren ikastetxeak.
    • Araututako eta arautu gabeko hezkuntza edota arratsaldean irakasten diren Batxilergoa eta Heziketa Zikloak dituzten ikastetxeak.
  4. Lurralde Burutzek, ikastetxeak ikuskari bakoitzari esleitu aurretik, lehenago adierazitako zirkunstantziez gain, ondorengo ikuskariek ikastetxe kopuru txikiagoa izango dutela ere hartu beharko dute kontuan:
    • Zonaldeburuak eta Arabako Lurralde Burutzari atxikitakoa.
    • Kalitate eta Ebaluazio Batzordeetan parte hartzeko Ikuskari Nagusiak proposatu dituen ikuskariak.
    • Dedikazio trinkoko eginkizunetan lan egiteko Ikuskaritza Nagusiak izendatu dituen ikuskariak.
    • IRALE programako euskara ikastaroetara joateko liberazio partziala duten ikuskariak.
    • Web orriaz eta Ikuskaritzak erabiliko dituen programa informatikoak prestatzeaz arduratzen den ikuskaria.
  5. Ikuskariei esleitu beharreko ikastetxeen tipologiari dagokionez, ondorengo irizpideen arabera jokatuko da:
    • D eredua nagusi den ikastetxeak HE2 edo baliokidea duten ikuskariei esleituko zaizkie.
    • Ez irakasle gisa, ezta ikuskari gisa ere, Haur edo Lehen Hezkuntzan esperientziarik izan ez duten ikuskariei Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak esleituko zaizkie, Lehen eta Bigarren Hezkuntza ematen dituzten itunpeko ikastetxeak edo ikastetxe pribatu integralak ere esleitu ahal zaizkien arren.
    • Ez irakasle gisa, ezta ikuskari gisa ere, Batxilergoan eta Heziketa Zikloetan esperientziarik ez duten ikuskariei Haur Hezkuntzako, (Sailak apurka baimentzen dituen 0-3 urteko ikastetxeak barne), Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako (bakarrik DBHko independenteak) ikastetxeak esleituko zaizkie, Lehen eta Bigarren Hezkuntza ematen dituzten itunpeko ikastetxeak edo ikastetxe pribatu integralak ere esleitu ahal zaizkien arren.
    • Zonaldeko hizkuntzetako ikastetxeak Filologiaren espezialitateren bat duten ikuskariei, batez ere, esleituko zaizkie.
    • Gainontzeko ikastetxeak, Helduen Hezkuntzakoak, Musika ikastegiak, LHIKak…edozein ikuskariri esleitu ahal izango zaizkio, zonaldeko premien arabera. Dena den, zonaldean Musikako espezialista den ala ez hartu beharko da kontuan, baita zonaldeko ikuskariek Helduen Hezkuntzaz duten ezagutza-maila ere.
    • Berritzeguneak Zonalde Burutzei esleituko zaizkie edo, Arabaren kasuan, Ikuskaritzako Lurralde Burutzaren ondokoari.
    • Lurralde Burutzak, betiere salbuespenezko kasuetan eta behar bezala justifikatu ondoren, eman ahal izango du lehen aipatutako baldintzaren bat betetzen ez duten ikastetxeak esleitzeko baimena, zonaldeko pertsonalaren bidez ikastetxeei ahalik eta zerbitzurik onena ematea baita lehentasunezko helburua.
  6. Ikastetxeak esleitzeko lehen aipatutako irizpideak errespetatuz, herri txikietako ikastetxe guztiak ikuskari bakar bati esleitzeko ahaleginak egingo dira.
  7. Ikasturtean zehar ikuskariren batek gaixotasunarengatik edo beste arrazoi batzuengatik lanera etortzerik ezin badu, aldi horretan zonalde horretako beste ikuskari batek edo batzuek beren gain hartu beharko dute etortzerik ezin duen ikuskariaren erreferentzia- ikastetxeen ardura, tokian tokiko Lurralde Burutzaren proposamenez.
   7.3. ZAINTZAK ETA KOORDINAZIO-BILERAK

   Ikastetxeei eta, oro har, publikoari derrigorrean eman behar zaien arretak ikuskariak zonalde bakoitzaren egoitzan egunero egotea eskatzen du. Horregatik, ikuskari batek astean zaintza-egun bat, gutxienez, izango du eta erreferentzia-ikastetxeei eman beharko zaie horren berri.

   Ikuskaritza-taldeen koordinazioa eta prestakuntza bermatzeko asmoz, asteko beste egun bat, ostirala zehatzago, ezarriko da, Ikuskaritzako kide guztiak beren egoitzan egon daitezen edo deitzen diren prestakuntza-saioetara joan daitezen.

   7.4. LAN TALDEAK ETA BATZORDEAK

   2002ko ekainaren 18ko Aginduak, Hezkuntza Ikuskaritzaren antolaketa eta funtzionamendua xedatzen dituenak, kontuan hartzen dituen lurralde- eta lurraldearteko batzordeez gain, ondorengo lan-talde eta batzordeek ere funtzionatuko dute, Hiru Urteko Plan Nagusi hau indarrean dagoen bitartean:

  • Kalitate Batzordea
    Lehen aipatutako Aginduak 11. artikuluan aurreikusten duen Batzorde honek, Hezkuntza Ikuskaritzaren kalitatea kudeatzeko sistemaren prozesu guztiak diseinatzeaz gain, ondorengo funtzioak ere beteko ditu:
    • Ikuskaritzaren Hiru Urteko Plan Nagusiaren prozesuetan aplikatuko den agirien kudeaketa-sistema diseinatu eta gaurkotzea (MP04).
    • Agiriak kudeatzeko sistema hori MP02tik datozen Hiru Urteko Plan Nagusiaren azpiprozesu bakoitzean aplikatzen den kontrolatzea.
    • Neurtu, aztertu eta hobetzeko prozesuak kudeatu eta koordinatzea (MP05). Jarduera horietan, 2002ko Ekainaren 18ko Aginduak 14. artikuluan Hezkuntza Ikuskaritza ebaluatzeko zehazten duen planaren garapena sartuko da.
    • Jarduerak garatzeko prozesuan kasuan kasuko taldeei aholkularitza ematea.
    • Sistemaren aplikazioan proposatzen diren aldaketa eta jarduerak Ikuskari Nagusiari helaraztea, aztertu eta, horrela balegokio, onartzeko.
  • Ebaluazio Batzordea
    Batzorde hau Hezkuntza Ikuskaritzak egiten dituen ebaluazio-jarduerak kudeatzeaz eta koordinatzeaz arduratuko da. Ebaluazio-jarduera horiek MP02 -Zerbitzuak identifikatu eta ematea- makroprozesutik eratorritako azpiprozesuetan agertzen direnak izango dira.
    Batzorde honek koordinatzen dituen ebaluazio-jarduerak Urteko Planetan agertuko dira eta ondorengo gaiak aipatuko dituzte: ikastetxeen ebaluazioa eta auditoretza, irakasleen ebaluazioa, ikastetxeetan aplikatzen diren programen eta proiektuen ebaluazioa, diagnostiko-ebaluazio orokorretan parte-hartzea, etab…
  • Ikuskaritzaren bisitak eta barne administrazio-antolaketa hobetzeko taldea.
    Hasitako lanari jarraipena ematea du helburu, Ikuskaritzaren bisitak eta lurralde eta zonalde bakoitzeko administrazio-antolaketa hobetzeko, ikuskarien jarduera-planari, artxiboei eta administrazio-eginkizunei begira.
  • Azpiprozesu-taldeak
    Ondorengo ardurak izango dituzte Urteko Planen azpiprozesuak planifikatzeaz arduratzen diren taldeek:
    • Esleitutako azpiprozesua diseinatu eta planifikatzea.
    • Azpiprozesua garatzeko behar diren argibide operatiboak eta agiriak hedatzea.
    • Azpiprozesua lurraldeetan gauzatzeko prozesua lideratu eta koordinatzea.
    • Behar den txostena egitea, parte hartzen duten ikuskariek emandako informaziotik abiatuz.

    Urteko Planetan zehazten diren azpiprozesu-taldeen koordinazioa eta ikuskatzea maila desberdinetan egituratzen dira, eta maila horietako bakoitzari erantzukizun hauek dagozkio:

    • Taldeen arduradunak:
      • Taldeetako kideek egiteko asmoa duten jarduerak planifikatu eta programatzea, eta kanpoko ebaluazio-azpiprozesuekin harremana duten taldeen kasuan, Ikuskaritza Nagusiari edo Ebaluazio Batzordeari beharrezkoa den informazioa ematea.
      • Azpiprozesua gauzatzeko erabiliko den lan-metodologia eta planifikazioa izango dituen diseinua Ikuskaritza Nagusiari edo, horrela balegokio, Ebaluazio Batzordearen arduradunari, proposatzea, onartzeko.
      • Azpiprozesua gauzatzeko ezarri den prozedura ikuskatzea.
      • Behar den txostena egiteaz arduratzea, taldeko gainontzeko partaideekin lankidetzan.
      • Jarduera nola egin den baloratzea, parte hartzen duten ikuskariek emandako informaziotik abiatuz.
    • Kalitate eta Ebaluazio Batzordeen arduradunak:
      • Bi batzordeetako kideek egiteko asmoa duten jarduerak planifikatu eta programatzea.
      • Behar diren txostenak egiteaz arduratzea, taldeko gainontzeko partaideekin lankidetzan.
    • Zonalde Burutzak:
      • Zonalde bakoitzean azpiprozesuak nola gauzatzen diren ikuskatzea.
      • Lurralde Burutzari jakinaraztea azpiprozesuen garapena dela-eta haien zonaldean izan diren arazoak.
    • Lurralde Burutzak:
      • Lurralde bakoitzean azpiprozesuak nola gauzatzen diren ikuskatzea.
      • Ikuskari Nagusiari jakinaraztea azpiprozesuen garapena dela-eta haien lurraldean izan diren arazoak.
    • Ikuskaritza Nagusia:
      • Talde desberdinetako kide eta arduradunek ikasturtean egin beharreko azpiprozesuak edo jarduerak zehaztea.
      • Lurralde Burutzei jakinaraztea taldeek egin beharreko bileren egutegia.
      • Talde bakoitzaren arduradunek proposatutako plana onartzea edo berorri aldaketak proposatzea.
      • Hezkuntza Ikuskaritzako Urteko Planen azpiprozesuak gauzatzeko prozesua ikuskatzea.

   7.5. ASTEKO JARDUERAK ETA HIRUHILEKOAREN LABURPENA.

   Ikuskari-lanaren ezaugarriek eta haren izaera bereziak ematen dute lana malgutasunez antolatzeko aukera eta ikuskari bakoitzak planifikatu behar ditu egin beharreko jarduerak, tokian tokiko zonaldeburuari informazioa emanez. Horretarako, Hezkuntza Ikuskaritzaren asteko jarduerak planifikatu, aztertu eta kontrolatzeko asmoz eta, horretaz gain, ikasturtean zehar egin diren jardueren laburpena egiteko, ikuskari guztiek nahitaez bete behar dituzte agiri hauek:

  • Programatutako bisitak eta irteerak egin aurretik bete behar dena, zonalde- burutzaren eskura egongo dena.
  • Hezkuntza Ikuskaritzaren aplikazio informatikoa, partea edo jardueren agiria deritzona, bisitak eta irteerak egin ondoren beteko dena, eta zonalde-burutzen eta Lurralde Burutzaren eskura egongo dena. Hiruhilero egingo da gauzatutako jardueren laburpen bat eta zonalde-burutzek tokian tokiko Lurralde Burutzari bidaliko diote.
Azken eguneratzea: 2005/12/20