Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A mailari dagokion azalpena

Hirurteko Plana 2005-2008


HEZKUNTZA IKUSKARITZAREN HIRURTEKO PLAN NAGUSIA (2005-2008) ONARTZEN DUEN SAILBURUORDEAREN EBAZPENA

6. EUSKALDUNTZEA ETA EUSKARAREN NORMALKUNTZA

   Indarrean jarraitzen dute gai honi buruz aurreko Hiru Urteko Plan Nagusian planteatu ziren ondorengo helburuek:

  • Inolako hizkuntza-eskakizunik egiaztatu ez duten ikuskarien euskara-maila hobetzea, ahozkoa eta idatzia ulertzeko.
  • HE2 egiaztatu duten ikuskarien kopurua areagotzea.
  • Euskara gehiago eta hobeto erabiltzea, idatziz batez ere, HE2 egiaztatu arren zailtasunak dituzten ikuskariek.
  • Euskara gehiago erabiltzea, barne-jakinarazpen eta txostenetan eta, batez ere, ikastetxeekiko harremanetan.

   Helburu horiek lortzeko, IRALE programak ematen dituen aukera guztiak erabiliko dira. Gainera, egin daitezkeen beste jarduera batzuk aztertuko dira, Hezkuntza Berriztapenerako Zuzendaritzako Euskara Zerbitzuarekin batera.

Azken eguneratzea: 2005/12/20