|
Hezkuntza Ikuskaritzaren prestakuntzak ondorengo alderdiei emango die lehentasuna:
- Ikastetxe, ikastaro eta programen ebaluazioa eta auditoretza.
- Kalitatea kudeatzeko sistema bat ezartzeko aholkularitza, ISO 9001:2001 ereduaren arabera.
- Irakasleen eta zuzendaritza-funtzioaren ebaluazioa.
- Berdinen arteko tratu txarrak.
- Gatazketan bitarteko izatea.
- Ikuskaritzaren lanari lotutako alderdi juridiko eta administratiboetan sakontzea.
- Aplikazio eta tresna informatikoak.
- Biltzarretara, mintegietara…eta abarretara joatea, batez ere txostenak aurkezten dituztenak.
Gainera, beste prestakuntza-ikastaro batzuk antolatu ahal izango dira, ikuskarien lanean sortzen diren premien arabera.
Ikuskariek bi eratan parte hartu ahal izango dute prestakuntza-jardueretan:
- Prestakuntza instituzionala. Ikuskaritza Nagusiak sustatzen du, Ikuskari Nagusiaren baimena du eta berorrek jartzen dizkio mugak. Oro har, kolektibo osoari edo zati bati eragingo dio (ostiraletako bilerak,…etab.), kasu batzuetan, Ikuskaritzaren interesa kontuan hartuta, ikuskari bakar bati ere prestakuntza jasotzera joateko eskatu ahal zaion arren.
Kasu guztietan, gastu guztiak ordainduko zaizkie parte-hartzaileei, zerbitzu-arrazoiengatiko indemnizazioei buruzko indarreko legeriaren arabera edo kasu batzuetarako zehazten diren araudi espezifikoen arabera.
- Prestakuntza pertsonala. Biltzarretara, ikastaroetara, mintegietara, sinposium-etara, topaketetara, lehiaketetara, elkarrizketetara, hitzaldietara, bileretara, jardunaldietara…joateko baimena eman ahal izango zaie ikuskariei, baita gainontzeko gertakari kolektiboetara, zientifikoetara, teknikoetara, profesionaletara, kolegialetara, elkartze-gertakizunetara edo sindikaletara, joateko ere, zerbitzuaren premien arabera eta Ikuskaritzako Lurralde Buruak aldez aurretik baimena eman ondoren, zonalde buruaren oniritziarekin.
Oro har, ondorengoak dira prestakuntza-jardueretan parte hartzeko ezarri diren mugak:
- Araba: 2 ikuskari
- Bizkaia: 9 " (3 Bilbokoak eta 2 gainontzeko zonalde bakoitzeko).
- Gipuzkoa: 5 " (1 Eibarkoa eta 2 gainontzeko zonalde bakoitzeko).
Zonalde batek dagokion lanpostua betetzen ez badu, lurraldeko beste ikuskari batek bete ahal izango du lanpostu huts hori.
Baimen honen bost egunetan, ez gehiagotan, ordainduko da soldata. Ez du inolako indemnizaziorik jasotzeko eskubiderik emango, ezta dietak, bidai, egonaldi- edo izena emateko gastuak ere. Gastu hauek interesatuaren kontura izango dira eta, geroago, konpentsazioa eskatu ahal izango du irakasleentzako ohiko deialdietan (banakako dirulaguntzen deialdiak).
Betiere egindako jarduera azaltzeko banakako memoria bat aurkeztu beharko zaie Lurralde Burutzei, baimena ordainsaririk jasotzeko eskubiderik gabe eskatu den kasuetan izan ezik.
|