Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A mailari dagokion azalpena

Hirurteko Plana 2005-2008


HEZKUNTZA IKUSKARITZAREN HIRURTEKO PLAN NAGUSIA (2005-2008) ONARTZEN DUEN SAILBURUORDEAREN EBAZPENA

4. IKUSKARITZAREN PROZESUAK. 2005-08ko ALDIA

   2002-05eko Hiru Urteko Planean zehazten den prozesu-eskeman oinarritzen da Hezkuntza Ikuskaritzaren aldetik egingo diren jardueren antolaketa-egitura, jarraian esan bezala antolatuta:
  • Makroprozesuak. Kalitatea kudeatzeko sistema deskribatzen dute eta, ISO 9001:2000 Araura egokitzen hasteko, haren kapituluen arabera zehazten dira.
  • Prozesu Giltzarriak. Hezkuntzaren ikuskaritza-prozesuaren kudeaketa eratzen dute (Ikuskaritzaren bezeroei zerbitzuak emateari lotutako jarduera guztiak). Prozesu giltzarriak Ikuskaritzaren jarduera desberdinen (azpiprozesuen) taldekatze gisa definitzen dira, irizpide funtzionalen, eskaeraren, bezero moten…eta abarren arabera.
  • Azpiprozesuak. Ikuskaritzaren jarduerak nola gauzatuko diren zehazten dute.

   Makroprozesuak, Ikuskaritzaren kalitatea kudeatzeko sistemari ematen diote erantzuna eta ondorengoak dira:

  • MP01.- Estrategia, Plangintza eta Antolaketa.
  • MP02.- Zerbitzuak identifikatu eta ematea.
  • MP03.- Baliabide pertsonal eta materialen kudeaketa.
  • MP04.- Agirien kudeaketa.
  • MP05.- Neurketa, Azterketa eta Hobekuntza.

   I. eranskinak Hezkuntza Ikuskaritzako prozesuen mapa jasotzen du eta II. eranskinak prozesu horietan dauden arduren mapa jasotzen du.

   Hiru Urteko Plan Nagusi honen ardatza den MP02 makroprozesuak bere baitan biltzen ditu Urteko Planetan xehe zehaztu ondoren Ikuskaritzak gauzatu behar dituen jarduera guztiak, eta ondorengo Prozesu Giltzarrietan sailkatzen ditu:

   MP02.- Zerbitzuak identifikatu eta ematea.

  • PR 0201.- Ikastetxeen ebaluazioa eta auditoretza.
  • PR 0202.- Irakasleen ebaluazioa.
  • PR 0203.- Hezkuntza Sailak onartutako programa eta proiektuen jarraipena, kontrola eta ebaluazioa.
  • PR 0204.- Arau-kontrola.
  • PR 0205.- Ikasleen ebaluazioa.
  • PR 0206.- Ikastetxeei aholkularitza ematea.
  • PR 0207.- Administrazioarekin lankidetzan aritzeko jarduerak.

   Prozesu Giltzarri horiei lotuta, 2005-2008 hirurtekoan egitea aurreikusten diren Azpiprozesu edo jarduerak ondoren azaltzen dira. Jarduera horiez gainera beste batzuk ere egin beharko dira eta Urteko Planetan sartuko dira.

   PR 0201. Ikastetxeen ebaluazioa eta auditoretza.

  • EFQM bikaintasun-ereduaren arabera ikastetxeak ebaluatzea.
  • Ikastetxe eta laguntza-zerbitzuetan ezarritako kalitatea kudeatzeko sistemaren ebaluazioa.
  • Ikastetxeak antolatu eta kudeatzeko GUNEKA ereduaren ebaluazioa.
  • Kualifikazio-sistemari lotutako prestakuntzaren auditoretza.
  • Araubide orokorreko, bereziko eta kirol-irakaskuntzetako Heziketa Zikloen auditoretza.

   PR 0202. Irakasleen ebaluazioa.

  • Zuzendaritza-funtzioaren ebaluazioa.
  • Irakasle-funtzioaren ebaluazioa:
    • Praktiketako funtzionarioak.
    • Zerbitzu-eginkizunak.
    • Lanpostuaren hizkuntz eskakizunera egokitzea.
    • Irakasteko gai izatea.
  • Ikastetxeei laguntza emateko zerbitzuen ebaluazioan parte hartzea.

  PR 0203. Hezkuntza Sailak onartutako programa eta proiektuen jarraipena, kontrola eta ebaluazioa.

  • Irakasleak prestatzeko programen ebaluazioa.
  • Hezkuntza Berriztapenerako proiektuak kontrolatu eta ebaluatzea.
  • Ikerketa- eta esperimentazio-proiektuen garapena eta aplikazioa ebaluatzea.
  • Ikastetxeetako Prestakuntza Proiektuen jarraipena eta kontrola.
  • Hizkuntza Normalkuntzarako programen jarraipena eta kontrola .
  • Curriculum Aniztasuneko programak:
    • Curriculum Aniztasuneko eskaerak baloratzea.
    • Onartutako programen kontrola.
    • Onartutako programen aplikazioaren kontrola.
  • Heziketa Ekintza Zehatzetarako Egitasmoak:
    • DBHrako diren Heziketa Ekintza Zehatzetarako Egitasmoen eskaerak baloratzea.
    • Onartutako egitasmoen jarraipena eta kontrola.
    • Eskolatzeko Programa Osagarrien jarraipena eta kontrola:
    • Programa Europarren jarraipena eta kontrola.
    • Lanbide Kualifikazioko programen jarraipena eta kontrola.
    • Ikasle etorkinak eta gizarte-egoera ahulekoak eskolatzeko programaren jarraipena eta kontrola:
      • Ikasle etorkinak Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan eskolatzeko prozesuaren kontrola.
      • Gizarte-egoera ahuleko ikasleak Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan eskolatzeko prozesuaren kontrola.
      • Hizkuntza Errefortzuko Programan dauden ikastetxe publikoetako eta itunpekoetako ikasle etorkinei arreta emateko prozesuaren jarraipena.
      • Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eskolatzen diren ikasle etorkinen kontrola.
    • Haur Eskolak:
      • Udal Haur Eskolen Proiektuen balorazioa.
      • Onartutako proiektuen jarraipen eta kontrola.
      • Haur Hezkuntzako Lehen Zikloaren jarraipena eta kontrola.

   PR 0204. Arau-kontrola.

  • Ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua:
    • EEDaren arau-kontrola.
    • Ikastetxeetako talde eta ikasle kopuruaren kontrola.
    • Ikastetxeen dokumentazio akademikoaren eta administratiboaren kontrola eta aztertzea.
    • Kide bakarreko eta anitzeko organoak aukeratzeko prozesuaren jarraipena eta kontrola.
    • Ikastetxeetako eskola-egutegien jarraipena eta kontrola.
    • Ikasturtearen hasierako gorabeheren jarraipena.
    • Ikastetxeetako hezkuntza-proiektuen kontrola.
    • AJAk eta BAk legezkoak diren kontrolatzea.
    • Eskolaketa-liburuen eskaera, erregistroa eta banaketa.
  • Curriculuma:
    • Ikastetxeen curriculumaren jarraipena eta kontrola etapa eta hezkuntza-maila guztietan.
    • Ikastetxeen curriculum-proiektuen kontrola.
    • Programazio didaktikoen ikuskatzea.
    • Curriculum-egokitzapen esanguratsuen jarraipena eta kontrola.
  • Ikasleak:
    • Ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko araudia betetzen den kontrolatzea.
    • Ikasleen diziplina-espedienteen kontrola.
    • Ebaluazioari, ikasleak beste kurtso batera pasatzeari, ikasleak onartzeari, salbuespenei, baliozkotzeei…eta abarri begira legeria betetzen den kontrolatzea.
    • Maila desberdinetan gertatzen diren euskara-salbuespenen kontrola.
    • Ikasleen eskola-absentismoaren kontrola.
    • Ikasleen artean gertatzen diren tratu txarren kasuen jarraipena eta kontrola.
    • Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen jarraipena eta kontrola.
  • Irakasleak:
    • Irakasleen titulazioen kontrola.
    • Ikastetxe publikoetako irakasleen absentismoaren kontrola.
    • Hezkuntza-premia berezietako ikasleentzat ematen diren giza baliabideen kontrola.


   PR 0205. Ikasleen ebaluazioa.

  • Derrigorrezko Irakaskuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko, ikasleen emaitza akademikoen azterketa eta balorazioa.
  • Derrigorrezko Irakaskuntzaren Ondoko, Batxilergoko eta Heziketa Zikloetako, ikasleen emaitza akademikoen azterketa eta balorazioa.
  • Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua lortzeko proba libreetan lortutako emaitza akademikoen azterketa eta balorazioa.
  • Heziketa Zikloetara sartzeko probetan lortutako emaitza akademikoen azterketa eta balorazioa.
  • Unibertsitatera sartzeko probetan lortutako emaitza akademikoen azterketa eta balorazioa.
  • Derrigorrezko Hezkuntzako ikasleen etekina diagnostikatzeko ebaluazioak.

   PR 0206. Ikastetxeei ematen zaien aholkularitza

  • OOGko edo Eskola Kontseiluko Bizikidetza Batzordeari ematen zaion aholkularitza.
  • Ikasleak ebaluatzeko prozedurak, alderdi pedagogiko eta administratiboei begira, behar bezala gauzatzeari buruzko erreklamazioei arreta ematea.
  • Diziplina-zigorrak behar bezala tramitatzeko aholkularitza.
  • Eskolaketa Liburuak, Ebaluazio Aktak eta Ikasketa Espedienteak bete eta zaintzeko aholkularitza.
  • Curriculum Proiektua, Urteko Plana eta ikastetxearen Memoria egiteko aholkularitza.
  • Kudeaketari lotutako gaiei buruz Zuzendaritza Taldeei informazioa ematea.
  • Hezkuntza-programa europarretan parte har dezaten ikastetxeei aholkularitza ematea.
  • Barne ebaluazio-prozesuetan aholkularitza ematea.

   PR 0207. Administrazioarekin lankidetzan aritzeko jarduerak.

  • Hezkuntza Saileko arduradunek: Sailburuak, Sailburuordeek, Zuzendariek eta Lurralde-Ordezkariek, eskatutako txostenak.
  • Euskadiko Eskola Kontseiluak eskatutako txostenak.
  • Arartekoak eskatutako txostenak.
  • Eusko Legebiltzarrak eskatutako txostenak.
  • Estatuko Goi Ikuskaritzak eskatutako txostenak.
  • Argitalpen-proiektuak, euskaraz eta gaztelaniaz, baimentzeko txostenak.
  • Isilpeko informazioei, informazio-espedienteei eta irakasleen diziplina-espedienteei buruzko instrukzioa.
  • Parte-hartzea Hezkuntza Sailak egindako deialdietan zehaztu diren batzordeetan.
  • Parte-hartzea atzerriko eta gizarte-egoera ahuleko ikasleak eskolatzeko batzordeetan.
  • Heziketa Zikloetara Sartzeko, Unibertsitatera Sartzeko Probetarako, Aparteko Batxilergo Sarietarako…epaimahaietan parte hartzea.
  • Oposizio Epaimahaietan parte hartzea.
  • Ikastetxe publikoen plangintzan parte hartzea: ikasle taldeak, plantilak, LZ, etab…
  • Parte-hartzea Saileko ebazpen eta zirkularrak egiteko prozesuan.
  • Unibertsitatera Sartzeko Probak koordinatu eta egiteko prozesuan EHUrekin lankidetzan aritzea.
  • Ikastetxe publikoetan kide bakarreko organoak egon daitezela proposatzea.
  • Udalekin eta beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea: Emakunde, Adin Txikikoen Fiskaltza, Kalitate Agentzia, Foru Aldundiak, etab.
  • Ebaluaziorako Euskal Erakundearekin lankidetzan aritzea hezkuntza-sistemaren ebaluazioan.
  • Euskarazko ikasmaterialari buruzko informazioa biltzeko Berriztapen Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea.

   Hiru Urteko Plan Nagusi hau indarrean dagoen bitartean aurrera eramango dira jarraian zehazten diren prozesuak, gainontzeko makroprozesuei dagozkienak.

   MP 01.- Estrategia, Plangintza eta Antolaketa.

  • PR 0101.- Xedearen identifikazioa eta berrikuspena.
  • PR 0102.- Ikuskaritzaren estrategiak: Hiru Urteko Plan Nagusia eta Urteko Plana.
  • PR 0103.- Antolaketa-egitura.
  • PR 0104.- LZ egitea.
  • PR 0105.- Barne- eta kanpo-komunikazioa.
  • PR 0106.- Sistemaren berrikuspena.

   MP03.- Baliabide pertsonal eta materialen kudeaketa.

  • PR 0301.- Pertsonala hornitzea.
  • PR 0302.- Pertsonal berriari harrera egitea.
  • PR 0303.- Pertsonalaren prestakuntza.
  • PR 0304.- Pertsonalaren euskalduntzea.
  • PR 0305.- Baliabide materialak hornitzea.

   MP04.- Agirien kudeaketa.

  • PR 0401.- Dokumentazioaren eta erregistroaren kontrola.

MP05.- Neurketa, azterketa eta hobekuntza.

  • PR 0501.- Jendearen gogobetetze-maila neurtzea.
  • PR 0502.- Proposamenak, kexak eta erreklamazioak.
  • PR 0503.- Barne-auditoretzak.
  • PR 0504.- Desadostasunen kudeaketa.
  • PR 0505.- Jarduera zuzentzaileak eta prebentzio-jarduerak.

 

Azken eguneratzea: 2005/12/20