HEZKUNTZA IKUSKARITZAREN HIRURTEKO PLAN NAGUSIA (2005-2008) ONARTZEN DUEN SAILBURUORDEAREN EBAZPENA
3. XEDEA ETA ESTRATEGIAK
Jarraian esan bezala formulatzen dira EAEko Ikuskaritzak gaur egun dituen Xedea eta Estrategiak:
XEDEA.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ikuskaritzak ondorengo Xedea du:
Indarreko legeria betetzen den kontrolatzea eta, horretarako, behar den aholkularitza eta informazioa ematea.
Ikastetxeak eta beren emaitzak ebaluatzea.
Eskola-erkidegoko partaideen eskubideak bermatzea.
Hezkuntza-sistemaren funtzionamenduari buruzko informazioa ematea hezkuntza-administrazioari.
Kalitatezko hezkuntza-sistema bat lortzen laguntzea.
BALIOAK
Xede hori lortzeko Ikuskaritzak bere estrategiak, indarreko planak eta bere portaeraren eta jarreren erreferentzia diren balio hauek garatzen ditu:
Profesionaltasuna: autonomia, begirunea, zintzotasuna eta ardura.
Talde-lana.
Etengabe hobetzearen aldeko jarrera.
Eskaerei arin erantzutea: eraginkortasuna eta efizientzia.
IKUSPEGIA
Ikuskaritzak ondorengoa nahi du:
Esleituta dituen funtzioak irizpide teknikoen arabera eta izan ditzakeen kanpoko presioei men egin gabe betetzea.
Bere partaideak ondo prestatutako profesionalak izatea, informazioa eta etengabe eguneratzearen aldeko konpromisoa dutenak.
Talde-lana egitea, era koordinatuan eta irizpide bateratuekin.
Ikastetxeak eraginkortasunez ebaluatzea.
Hezkuntza-sistema hobetzeko prozesua lideratzea, etorkizunaren ikuspegiarekin eta sistemak izan ditzakeen arazoei aurrea hartuz.
Hezkuntza-erkidegoko partaide guztiek, ikasleek batez ere, kalitatezko hezkuntzaz baliatzeko duten eskubidea bermatzea.
Hezkuntza-erkidegoaren begirunea eta gizarte-aitortza irabaztea.
HEZKUNTZA IKUSKARITZAREN ESTRATEGIAK
Ondorengo urratsak eman beharko lirateke, Hezkuntza Ikuskaritza hobetzeko:
Era planifikatuan, koordinatuan eta taldeka lan egitea.
Ikuskarien etengabeko prestakuntza sustatzea.
Ikuskaritzaren bezeroen premiak ezagutzea eta beroriei erantzuna ematea.
Ikuskari guztien parte-hartzea bultzatzea.
Barne eta kanpoko informazio-bideak hobetzea.
Ikastetxeetako bisiten kalitatea hobetzea.
Hezkuntza Sailaren premiei erantzutea.
2002-05eko hirurtekoa bukatu ondoren eta Ikuskaritzaren jardueren hartzaileek Ikuskaritzari dagokionez dituzten premiak, itxaropenak eta gogobetetze-maila jasotzeko prozesua amaitu ostean, Xedea eta Estrategiak berrikusi eta gaurkotuko dira, 2005-08ko Hiru Urteko Plan Nagusia indarrean dagoen bitartean.