Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A mailari dagokion azalpena

Hirurteko Plana 2005-2008


HEZKUNTZA IKUSKARITZAREN HIRURTEKO PLAN NAGUSIA (2005-2008) ONARTZEN DUEN SAILBURUORDEAREN EBAZPENA

2. HELBURU OROKORRAK

   Hiru Urteko Plan Nagusi honen bidez ondorengo Helburu orokorrak lortu nahi dira:

  • Hezkuntza-sistema hobetzen laguntzea, araudia betetzen dela kontrolatuz, zuzendaritza-taldeei eta irakasleei aholkularitza emanez eta hezkuntza-sistema horren ebaluazioan parte hartuz, ikastetxeen kalitatea kudeatzeko sistemei, zuzendaritza-funtzioari eta irakas-funtzioari begira batez ere.
  • Kalitatezko hezkuntza bat jasotzeko ikasleen funtsezko eskubidea bermatzea.
  • Hezkuntza Ikuskaritzaren jardueren hartzaileen premiei eraginkortasunez erantzutea, bai barne-hartzaileenei, bai kanpo-hartzaileenei.
  • Ikuskarien euskarazko hizkuntza-gaitasuna eta lanbide-gaitasuna sustatzea, etengabeko prestakuntzaren bidez.
  • Ikuskaritzaren beraren premietara egokitzen den kalitatea kudeatzeko sistema batean sakontzea, ISO 9001:2000 Arauaren arabera. Bukaeran, horretarako kreditazioa duen kanpo erakunde batek sistema hori ziurtatu beharko du.
Azken eguneratzea: 2005/12/20