Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A mailari dagokion azalpena

Hirurteko Plana 2005-2008


HEZKUNTZA IKUSKARITZAREN HIRURTEKO PLAN NAGUSIA (2005-2008) ONARTZEN DUEN SAILBURUORDEAREN EBAZPENA

1. SARRERA

   EAEko Ikuskaritzaren eredua eta haren antolaketa 2002-05eko hirurtekoan ezarritakoaren antzekoak dira. Horregatik, indarrean jarraitzen dute Hezkuntza Ikuskaritza arautzen duten ondorengo dekretuek eta Aginduak:

  • Abenduaren 11ko 342/2001 DEKRETUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzaren antolaketa arautzen duena (01-12-21eko EHAA).
  • Abenduaren 11ko 343/2001 DEKRETUA, Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuetan hizkuntz eskakizunak eta derrigortasunak esleitzeko araubide espezifikoa zehazten duena (01-12-21eko EHAA).
  • Abenduaren 11ko 344/2001 DEKRETUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duena (01-12-21eko EHAA).
  • 2002ko ekainaren 18ko AGINDUA, Hezkuntza Ikuskaritzaren antolaketa eta funtzionamendua zehazten dituena (02-07-02ko EHAA).

   Dena den, 2005-08ko hirurtekoan, lanpostuen zerrendari buruzko 344/2001 Dekretuan gerta daitekeen aldaketaz gain, arautu behar da ikuskariak LZko lanpostu horietara adskribitzeko prozesua, baita Hezkuntza Ikuskarien Kidegora sartzeko lan-eskaintza ere.

   Bestalde, 2002-03 ikasturtean plangintza estrategikoaren prozesu bat hasi zen eta, berorren ondorioz, EAEko Ikuskaritzaren eginkizuna, ikuspegia, baloreak eta estrategiak finkatu eta helburu estrategikoak ezarri ziren 2003-04 eta 2004-05 ikasturteetako planetan.

   2004-05 ikasturtean barne eta kanpo ebaluazio-prozesu bat gauzatu zen, Ikuskaritzako jardueren hartzaileek, bai barne-hartzaileek (ikuskariek, lurralde-burutzek, ordezkariek, zuzendariek eta sailburuordeek) bai kanpo-hartzaileek (ikastetxeetako zuzendariek), Ikuskaritzarekiko zeuzkaten premia eta itxaropenei buruz informazioa lortzeko eta baita ere Ikuskaritzarekin zein mailatan zeuden pozik jakiteko. Ebaluazio-prozesu horren ondorioz, ondorio batzuk atera dira, Hiru Urteko Plan Nagusi honetan kontuan hartu eta zehaztu eta konkretatzen joan behar dutenak, aurreikusitako bost makroprozesuen diseinu eta ezarpenarekin batera.

   Ondorengo gaiei buruzkoak dira ikastetxeetako zuzendariek planteatzen dituzten premia eta itxaropenak:

  • Bitartekari-lana egitea arazo eta gatazkak konpontzeko orduan.
  • Sisteman diren aldaketei eta araudiari buruzko informazioa ematea.
  • Harreman handiagoa izatea hezkuntza-erkidegoarekin.
  • Ikuskaritzaren jardueren berri ematea.

   Bestalde, ikuskariek ondorengo premia eta itxaropenak planteatzen dituzte, Ikuskaritza Planetan jasotzeko:

  • Hezkuntza-sistemaren premia berriekin bat datorren prestakuntza.
  • Ikuskaritzaren jarduerak zuzentasunez banatzea ikuskarien artean.
  • Jarduerak ikasturtean zehar era orekatuan planifikatzea.
  • Koordinazioa eta jarduteko irizpideak bateratzea.
  • Informazio-kanalak sustatzea.

   Gainontzeko barne-hartzaileei (lurralde-burutzei, ordezkariei, zuzendariei eta sailburuordeei) dagokienez, premiak eta itxaropenak ondorengo puntu honetan zentratzen dira:

  • Ikastetxeen jarduerak kontrolatzea.

   Plan honekin Ikuskaritzaren antolaketa-eredu bat finkatu nahi da, hezkuntza-sistemaren premiei, oro har, eta ikastetxeen eta Administrazioaren premiei, bereziki, eraginkortasunez erantzuteko, Ikuskaritzaren jardueren lehentasunezko hartzaileak diren aldetik. Antolaketa-eredu horrek koordinazioa eta lan-taldeak osatzea erraztu nahi ditu eta, era berean, ikuskariak parte-hartze eta ardura handiagoa izatera bultzatu nahi ditu, Ikuskaritzaren Urteko Planak osatzen dituzten prozesuen plangintza, garapen eta ebaluazioan. Horregatik guztiarengatik, Hiru Urteko Plan Nagusi hau indarrean dagoela, kalitatea kudeatzeko sistema bat finkatzea planteatzen da, horretarako kreditazioa duen kanpoko erakunde batek balidatu eta ziurtatu dezakeena.

   2002-05eko aldian kalitate- eta etengabeko hobekuntza-prozesuetan ikuskariek izan beharreko prestakuntza sustatu da eta lehentasunezkoa izaten jarraituko du hurrengo urteetan. Izan ere, Hezkuntza Sailburuordetza honek badu kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzeko plan batekin jarraitzeko asmoa, Hezkuntza Ikuskaritzak ebaluatzen dituen ikastetxe eta laguntza-zerbitzuetan.

   2005-2008 Hiru Urteko Plan Nagusiak zehazten ditu Ikuskaritzaren jardueraren ildo nagusiak, urtero Ikuskaritzaren Urteko Planak eginez garatuko direnak. Plan horiek egin beharreko jarduera edo azpiprozesuak konkretatuko dituzte. Plan Nagusiak ondorengo puntuak sartzen ditu: Helburu orokor batzuk, Ikuskaritzaren Xedea eta Estrategiak, aurrera eraman nahi diren Prozesuen eskema, kalitatea kudeatzeko sistemari erantzuten dioten bost Makroprozesuak barne. Ikuskaritzaren lanik funtsezkoena diren jarduerak identifikatu eta azaltzen dituen Makroprozesua sakonago garatzen da, aldi honetan osatuko diren gainontzekoak baino. Dena den, eta zerbitzuarentzat duten garrantziarengatik, Lanbide Heziketari, Euskalduntzeari, Zerbitzuaren Antolaketari eta Planaren Ebaluazioari buruzko atalak ere Hiru Urteko Plan Nagusi honetan sartzen dira.

Azken eguneratzea: 2005/12/20