Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A mailari dagokion azalpena

Ikuskaritzaren Plana


Ikuskaritza / Ikuskaritzaren Plana correo

HEZKUNTZA IKUSKARITZAREN HIRURTEKO PLAN NAGUSIA (2002-2005) ONARTZEN DUEN SAILBURUORDEAREN EBAZPENA

6. IKUSKARITZA ZERBITZUAREN ANTOLAKETA

6.1. ANTOLAKETA

   Ikuskaritzarako Plan Nagusi hau, urteroko planetan gauzatzen dena, Lurralde Burutzek zuzendutako lurralde mailako jarduera-planekin batera garatu eta osatuko da. Izan ere, Lurralde mailako jarduera-plan horiek Zonalde Burutzek egindako ekarpen espezifikoak sartuko dituzte. Lurralde mailako jarduera-plan horiek ondorengo atalak konkretatuko dituzte:

• Lurraldean edo zonalde bakoitzean eragina duten Plan Nagusiaren azpiprozesuak edo jarduerak.
• Plan Nagusian agertzen ez diren eta Ordezkaritzen edota ikastetxeen eskaera espezifikoei erantzuna ematen dieten azpiprozesuak.
• Ikuskari bakoitzaren erreferentziako ikastetxeak.
• Aurreikusitako antolaketa: zaintza-egunak, lan desberdinen arduradunak, etab.

   Ikuskaritzako partaideek erreferentziako ikastetxeetan parte hartzeak hobekuntza konkretuak ekarri behar ditu ikastetxe horietan aurrera eramaten diren prozesu desberdinetan. Horretarako, ondorengo atalak beharrezkoak dira:

• Ikastetxe bakoitzaren egoera sakon ezagutzea, eskola-elkarteko estamentu guztiekin bisitak eta bilerak eginez (gobernu-organoak, irakasle-taldeak,…) eta ikastetxearen funtsezko agiriak aztertuz.
• Ikastetxearen jarduerak ebaluatzea, antolaketari eta funtzionamenduari begira eraginkorragoa izateko asmoz.
• Ikastetxe bakoitzeko barne ebaluazioari aholkularitza eman eta bultzatzea, hezkuntza-jarduera hobetzeko funtsezko elementuetako bat den aldetik.
• Egindako kontrol eta ebaluazioari buruz ikastetxearen estamentu desberdinei informazioa ematea.
• Ikastetxeen funtzionamendu arruntean eragina izan dezaketen gorabeherei eta emaitzei buruz Hezkuntza Saileko erakunde desberdinei informazioa ematea.
• Ikasturtearen bukaeran, esleitu zaizkion ikastetxeetako bakoitzari buruzko txostena ematea.

   Ikuskariak bere erreferentziako ikastetxeetan eragin handiagoa izatea bermatzeko asmoz, ikuskariak gutxienez hiru aldiz bisitatu beharko du esleitu zaizkion ikastetxeetako bakoitza (2002ko ekainaren 18ko Aginduak, Hezkuntza Ikuskaritzaren antolaketa eta funtzionamendua zehazten dituenak, 13. artikuluan xedatutakoaren arabera).

   Zentzu horretan, ikasturtearen hasieran eta bukaeran bisitatuko da ikastetxe bakoitza, ikuskariak bertako arazoak ezagutu eta ikastetxearen jarduera hobetzeko proposamenak egin ahal izateko. Bisita horiek Ikuskaritza osorako planifikatu, prozeduraz antolatu eta koordinatuko dira.

   Lurralde Burutzak oniritzia eman beharko du, beste zonalde batzuetara joatea eskatzen duten jarduerak egin behar direnean.

   Gaixorik egoteagatik edo beste arrazoiengatik Zonaldeburu bat falta denean, bere funtzioak egingo dituenak Hezkuntzako Ikuskaritzaren antolaketa eta funtzionamendua zehazten dituen 2002ko ekainaren 18ko Aginduaren 4. Xedapen Gehigarrian eta Ikuskaritzako Zonaldeburuak aukeratzeko Langileriaren Kudeaketarako Zuzendariaren 2002ko uztailaren 11ko Ebazpenaren hirugarren idazatian dauden baldintzak eduki beharko ditu.

6.2. ERREFERENTZIAKO IKASTETXEAK ESLEITZEA

   2002ko ekainaren 18ko Aginduak, Hezkuntza Ikuskaritzaren antolaketa eta funtzionamendua zehazten dituenak, 3. artikuluan xedatzen duena eta Ikuskari Nagusiak 2002ko irailaren 2an emandako argibideak hartuko dira kontuan.

   Ondorengo irizpideak erabiliko dira ikastetxeak esleitzeko:

  1. Ikastetxe bakoitzak erreferentziako ikuskari bat izango du, ikastetxeak ematen dituen etapa eta mailak kontuan hartu gabe. Hala ere, jarduera berezi batzuetan, erreferentziakoa ez den beste ikuskari bat ere joan daiteke ikastetxe horietara, ikuskari nagusiak edo lurralde buruak hala erabakitzen badute.

  2. Lanbide Heziketako Euskal Planeko prestakuntzarako modulu-katalogoa ematen duten ikastetxe publiko eta pribatuak ikuskari bat izango dute Eibarko eta Getxoko Zonaldeetan eta, gehienez jota, bi ikuskari gainerako Zonaldeetan. Horiek Aginduaren 3. artikuluak ezartzen dituen baldintzak bete beharko dituzte. Ikastetxe horien eta Zonaldeko ikastetxe guztien kopuruaren arabera, ikuskari horiek Zonalde bereko beste ikastetxe batzuk ere eduki ditzakete; batez ere, Heziketa Ziklo asko dituztenak.

  3. Oreka bat izan behar da ikastetxeei begira zonalde bakoitzeko ikuskariek egin behar duten lanean. Hori lortzeko, honako aldagai hauek hartuko dituzte kontuan Lurralde Burutzek:

    • Ikuskari bakoitzak zenbat ikastetxe publiko eta itunpeko dituen.
    • Ikastetxe bakoitzeko irakasle/ikastetxe ratioa.
    • Ikuskaritza egoitzatik ikastetxeetara dagoen urruntasuna.
    • Gizarte maila ahuleko ikasle kopuru handia izateagatik bereziki problematikoak diren ikastetxeak.
    • Hezkuntza arautu eta ez arautua edo Batxilergoa eta Heziketa Zikloak arratsaldez ematen dituzten ikastetxeak.

  4. Lurralde Burutzek, ikastetxeak ikuskari bakoitzari esleitu aurretik, lehenago adierazitako aldagaiez gain, esleitutako ikastetxe kopuruari begira ondorengo ikuskariek murrizketa bat izango dutela hartu beharko dute kontuan:

    • Zonalde buruak eta Arabako Lurralde Burutzako ondokoa.
    • Aginduan ezarrita dagoen Kalitate Batzordean parte hartzeko Ikuskaritza Nagusiak proposatutako ikuskariak.
    • Bi orduko liberazioa edukita Irale programan euskara ikastaroetara joaten diren ikuskariak.
    • Ikuskaritzak erabili behar dituen programa informatiko bereziak prestatzeko dagoen arduraduna.
    • EIMA programarekin laguntzeko Hezkuntza Sailburuordetzak proposatzen dituen bi ikuskariak (bat Bizkaian eta beste bat Gipuzkoan).
    • Hezkuntza Sailburuordeak proposatuta Ikastetxe Publikoetako Zuzendari Taldeen formazioaz arduratuko den Bizkaiko ikuskaria (2002-03 ikasturtean).

  5. Ikuskariei esleitu beharreko ikastetxeen tipologiari dagokionez, ondorengo irizpideak erabiliko dira:

    • D eredua nagusi den ikastetxeak 2.HEa edo baliokidea duten ikuskariei emango dizkiete.
    • Haur Hezkuntzan edo Lehen Hezkuntzan irakasle edo ikuskari moduan esperientzia izan ez dutenei Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak emango dizkiete; baina litekeena da Lehen eta Bigarren Hezkuntza ematen duten itunpeko ikastetxeak edo ikastetxe pribatu integralak ematea.
    • Batxilergoan eta Heziketa Zikloetan irakasle edo ikuskari moduan esperientzia izan ez dutenei Haur Hezkuntzako (Hezkuntza Sailak baimentzen dituen edo baimentzeko bidean diren 0-3 urtekoen ikastetxeak barne), Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako (DBHko ikastetxe independienteak bakarrik) ikastetxeak emango dizkiete; baina litekeena da Lehen eta Bigarren Hezkuntza ematen duten itunpeko ikastetxeak edo ikastetxe pribatu integralak ematea.
    • Zonaldeko Hizkuntza Eskolak filologia espezialitateren bat duten ikuskariei emango dizkiete lehentasunez.
    • Gainerako ikastetxeak (Helduen Hezkuntzakoak, musika ikastetxeak, LHIKak, etab.) edozein ikuskarirentzat izan daitezke, Zonaldeko beharren arabera. Hala ere, kontuan izan behar da Zonaldean musika espezialistarik dagoen ala ez; baita Zonaldeko ikuskariek helduen hezkuntzari buruz izan duten ezagutza ere.
    • Zonaldeko burutzei emango dizkiete Barritzeguneak edo, Arabako kasuan, Ikuskaritzako Lurralde Burutzako ondokoari.
    • Salbuespenezko kasuetan eta justifikatuta dagoenean, Ikuskaritzako Lurralde Burutzak ikastetxeak eman ahal izango ditu, lehen aipatutako kasuren bat kontuan hartu gabe, baldin eta lehentasunezko helburua Zonaldean dagoen plantilarekin ikastetxeei ahalik eta zerbitzurik onena emateko lehentasunezko helburuarekin.

  6. Lehen aipatu ditugun ikastetxeak esleitzeko irizpideak errespetatuz, udalerri txikietako ikastetxeak ikuskari bakar bati esleitzen saiatuko dira.

  7. Ikuskariren batek gaixotasunagatik edo beste arrazoiren batengatik huts egiten badu, Zonalde bereko beste ikuskari bat edo batzuk arduratuko dira haren erreferentzi ikastetxeez, tokian tokiko Zonaldeko Burutzak egindako proposamenaren arabera.

6.3. ZAINTZAK ETA KOORDINAZIO-BILERAK.

   Zonalde bakoitzaren egoitzan egunero egon beharko dute Ikuskari batzuk, ikastetxeei eta publikoari derrigorrezko arreta emateko. Horretarako, ikuskari bakoitzak zaintza-egun bat izango du astero, eta erreferentziako ikastetxeei jakinarazi beharko zaie.

   Ikuskaritza-taldeak koordinatuko direla eta prestakuntza jasoko dutela bermatzeko asmoz, astean beste egun bat zehaztuko da, ostirala zehatzago, Ikuskaritzako partaide guztiak beren egoitzan egon edo deitzen diren prestakuntza-saioetara joan daitezen.

6.4. JARDUEREN ASTEKO PARTEA ETA HIRUHILEKO LABURPENA.

   Ikuskari-funtzioaren ezaugarriak eta bere jardueren berezitasunak kontuan hartuta, lana malgutasunez antolatu ahal da, ikuskari bakoitzak bere lanaldia berak antolatzeko moduan.

   Zentzu horretan, Hezkuntza ikuskariek, urteko planeko jarduera desberdinak aurrera eraman ahal izateko, nahiko autonomia dute, oro har, haien lanen zerrenda antolatzeko, kasu bakoitzean zehaztutako epeak derrigorrean bete behar badituzte ere.

   Esperientziak erakusten duenez, sarritan gertatzen dira ikastetxeetan aurreikusi ez diren egoera problematikoak edo goragoko nagusiek informazioa edo datuak premiaz eskatzea, eta egoera horiek ikastetxe bateko erreferentziako ikuskaria berehala aurkitzea eskatzen dute. Egoera horiei era eraginkorrean erantzuteko eta, gainera, zonaldeburuek beren zonaldeko ikuskariak non dauden eta zertan ari diren jakin dezaten, ikuskari guztiek behar bezala eta zehaztasunez bete behar dute asteko jardueren agiria.

   Bestalde, asteko jardueren agiriaren jarduerak biltzeak erraztasunak ematen ditu jardueren estatistikak betetzeko. Izan ere, estatistika horiei esker egindako lanaren azterketa global koantitatibo eta kualitatiboa eduki ahal da.

   Horretarako, Hezkuntza Ikuskaritzako asteko jarduerak planifikatu, aztertu eta kontrolatzeko asmoz eta, halaber, Hezkuntza Ikuskaritzak ikasturtean egindako jardueren laburpena egiteko asmoz, ikuskari bakoitzak eguneko jardueren parte bat bete beharko du astero, aurreikusitako bisitak eta bilerak sartuko dituena. Banakako jardueren parte hori Zonalde Burutzen eta Lurralde Burutzaren eskura egongo da. Hiruhilero egingo da egindako jardueren laburpen bat, Zonalde Burutzek tokian tokiko Lurralde Burutzara bidaliko dutena, alegia.

   Azkenik, plan hori garatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeetan betetzeko argibideak eman ditzan ahalmenak ematen zaizkio Hezkuntzako Ikuskari Nagusiari.


Vitoria-Gasteizen, 2002ko urriaren 7an

Hezkuntza Sailburuordea

Izpta. Abel Ariznabarreta Zubero