Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A mailari dagokion azalpena

Ikuskaritzaren Plana


Ikuskaritza / Ikuskaritzaren Plana Correo

IKUSKARITZAREN HIRU URTEKO PLANA (1999-2002) ONARTZEN DUEN HEZKUNTZA SAILBURUORDEAREN EBAZPENA

5. IKUSKARITZA ZERBITZUAREN ANTOLAMENDUA

5.1. ANTOLAMENDUA

   Ikuskaritzaren Plan Orokor hau Lurralde Burutzek zuzendutako Lurraldeko Iharduera Planarekin batera garatu eta osatuko da, et honek Barruti bakoitzeko Iharduera Planak begietsiko ditu. Plan hauetan honako alderdi hauek zehaztuko dira:

 ·  Lurraldean eta Barruti bakoitzean eragina izango duten Plan Orokorraren ekintzak.

 ·  Plan Orokorrean begietsita ez badaude ere Ordezkaritzen edota ikastetxeen eskabide zehatzei erantzuten dieten ekintzak.

 ·  Ikuskari bakoitzaren erreferentzi ikastetxeak.

 ·  Aurreikusitako antolaketa: Zaintza egunak, lan desberdinen arduradunak, etab. 

   Hezkuntza Ikuskaritzaren kideek, adskribatuta dauden Barrutien eremuan, batez ere, garatuko dituzte bere zereginak. Barrutiko Koordinatzaileak bere gain hartuko du Ikuskari bakoitzari ikasgela, irakasle eta ikasle kopuruaren arabera, ikastetxe publiko eta pribatuak banatzea. Ikuskari bakoitzaren hizkuntz eskakizuna, Ikuskaritzaren Kidegora sartu aurreko kidegoaren maila eta irakasle esperientziaren arabera egingo da banaketa hori, kontuan izanik udalerri bateko maila bereko ikastetxeak ezin direla ikuskari desberdinen artean banatu, salbuespena izanik  hizkuntz ereduekiko arreta, plantilaren egoera zehatzak horrela eskatzen badu, eta maila bereko ikastetxe ugari duten udalerrien kasua ere bai. Irakasmaila   desberdinak ematen dituzten ikastetxeek erreferentzi Ikuskari bakarra izan ahal izango dute. Musika irakaskuntza, H.H.I. eta H.E.O.ko ikastetxeak batez ere Barrutiko Ikuskari bati adskribatuko zaizkio.

   Beste Barruti batera joatea eskatzen duten ekintzek Lurralde Burutzaren oniritzia izan beharko dute.

   Ikuskaritzaren kideek erreferentzi ikastetxeetan esku hartzeak bertako prozesuetan hobekuntza zehatzak izatea ekarri beharko du. Horretarako honako hau egin beharrekoa da:

 ·  Eskola elkarteko estamentu guztiekin (Aginte Organoak, irakasle taldeak,...)  bilerak eta bisitak eginez eta ikastetxeko funtsezko dokumentuen azterketa eginez (I.H.P., I.C.P., A.I.A., Ikastetxearen Urteko Plana, eta Oroitidazkia), ikastetxe bakoitzaren  egoera sakonki ezagutzea.

 ·  Ikastetxearen ekintzak ebaluatzea, ikastetxearen antolamendu eta funtzionamenduari dagokienez eraginkortasun handiagoa lortzeko.

 ·  Ikastetxe bakoitzaren barne ebaluaziorako aholkuak ematea eta bultzatzea, hezkuntza ihardueraren hobekuntzarako oinarrizko elementuetako bat baita.

 ·  Ikastetxeko estamentu desberdinei egindako kontrol eta ebaluazioaren berri ematea.

 ·  Hezkuntza Saileko instantzia desberdinei ikastetxearen garapen normalean eragina izan dezaketen gorabehera eta emaitzen berri ematea.

 ·  Ikasturtea bukatutakoan, adskribatu zaion ikastetxe bakoitzari buruzko txostena egitea.

5.2. ZAINTZAK ETA KOORDINAZIO BILERAK

   Ikastetxeak eta jendea derrigorrez atenditzeak Ikuskariak Barrutiko egoitzan egunero egotea eskatzen du. Hori dela-eta, Ikuskari bakoitzarentzat gutxienez zaintzako egun bat ezarriko da, eta horren berri emango zaie erreferentzi ikastetxeei.

   Ikuskaritza taldeen koordinazio eta prestakuntza ziurtatzeko, astean beste egun bat ezarriko da Ikuskaritzaren kide guztiak bere egoitzan egoteko edo deitzen diren prestakuntza saioetara joateko. 1999-2000 ikasturterako ezarriko den eguna ostirala izango da.

5.3. EKINTZEN ASTEROKO PARTEA ETA HIRUHILEROKO LABURPENA

   Ikuskari bakoitzak eguneroko ekintzen asteroko partea bete beharko du, bertan aurreikusitako bisita eta bilerak azalduko direlarik. Bakoitzaren ekintzen parte hau eskuragarri egongo da Lurralde Burutzarentzat eta Barrutiko talde osoarentzat.

   Barrutiko Koordinatzaileek Lurralde Burutzari bidaliko diste Ikuskari bakoitzari eta Barrutiari dagozkien hiruhileroko ekintzen laburpena.

 

  Azkenik, Hezkuntzako Ikuskari Nagusiari ahalmena ematen zaio Plana garatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldeetan betetzeko jarraipideak eman ditzan.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko irailaren 1a

  HEZKUNTZA SAILBURUORDEA