|
5.2. PRESTAKUNTZA
Hezkuntza Ikuskaritzaren prestakuntzak ondorengo alderdiei emango die lehentasuna:
• Kalitate- eta etengabeko hobekuntzarako programei buruzko prestakuntza.
• Ikuskaritzaren lanarekin lotutako alderdi juridiko eta administratiboetan sakontzea.
• Informatikako ikastaroetan parte hartzea.
• Biltzarretara, mintegietara,…etab.etara joatea, komunikazio eta txostenak aurkezten dituztenak batez ere.
• Garatu Planeko ikastaroetan parte hartzea.
• Egokitzat jotzen diren beste ikastaro batzuk.
Ikuskariek bi eratan har dezakete prestakuntza-jardueretan parte:
• Erakunde-prestakuntza. Ikuskaritza Nagusitik sustatzen da, Ikuskari Nagusiaren baimenarekin eta honek jartzen dituen mugekin. Oro har, kolektibo guztian edo horren zati batean izango du eragina (ostiraletako bilkurak, etab…), zenbait kasutan ikuskariren bati prestakuntza Ikuskaritzaren intereserako jasotzera joan dadila eskatu ahal zaion arren.
Kasu guztietan, parte-hartzaileei erabat ordainduko zaizkie sortzen zaizkien gastuak, zerbitzuaren kalte-ordainak direla-eta indarreko legeriaren edo kasu batzuetarako zehazten diren legeria espezifikoen arabera
• Prestakuntza pertsonala. Ikuskariei baimena eman ahal izango zaie biltzar, ikastaro, mintegi, sinposium, topaketa, lehiaketa, hitzaldi, bilera, jardunaldi eta izaera zientifiko, tekniko, profesional, elkargo-mota, elkartze-mota edo sindikaleko gainontzeko gertakari kolektiboetara joateko, zerbitzuaren beharren arabera eta Ikuskaritzako Lurraldeburuak, Zonaldeburuaren oniritziarekin, aldez aurretik baimena eman ondoren.
Ondorengo muga orokorrak jarriko dira prestakuntza-jardueretan parte hartzeko:
• Araba: 2 ikuskari
• Bizkaia: 9 ikuskari (3 Bilbotik eta 2 gainontzeko zonalde bakoitzetik).
• Gipuzkoa: 5 ikuskari (1 Eibartik eta 2 gainontzeko zonalde bakoitzetik).
Zonalderen batek dagokion lanpostua betetzen ez duenean, lurraldeko beste ikuskari batek bete ahal izango du lanpostu huts hori.
Baimen hori ordainduko da, bost eguneko mugarekin ikasturte bakoitzerako. Muga hori gainditzen denean, ez da ordainduko. Ez du inolako ordainsaririk jasotzeko eskubiderik emango, ezta dietak, bidai-gastuak, egonaldia edo izena ematea ere, interesatuaren kontura izango dira eta. Geroago, irakasleentzako deialdi arruntetan gastu horiek ordaintzeko eskatu ahal izango du (banakako dirulaguntzen deialdia).
Kasu guztietan, egindako jarduera azaltzen duen banakako memoria aurkeztu beharko zaie Lurralde Burutzei, baimena ordainsaria jasotzeko eskubiderik gabe eskatu denean izan ezik.
|