Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A mailari dagokion azalpena

Ikuskaritza / Ikuskaritzaren Plana


 Correo

IKUSKARITZAREN HIRU URTEKO PLANA (1999-2002) ONARTZEN DUEN HEZKUNTZA SAILBURUORDEAREN EBAZPENA

4. IKUSKARITZA ZERBITZU BERAREKIN ZERIKUSIA DUTEN HELBURUAK

4.1. AURREIKUSITAKO ALDAKETAK

  ·  Eibarkoa izan ezik, barruti guztiak lurralde bakoitzeko hiriburuan zentralizatzeari buruzko  dekretua argitaratzea.

  ·  Ikuskaritzaren Antolamendu, Funtzio, Sarbide, Destino osagarriaren maila, etab.ei buruzko Dekretu berria argitaratzea, gaur egungoa aldatuko duena.

  ·  Lehen aipatutako Dekretua garatuko duen Agindua argitaratzea.

  ·  Hezkuntza Ikuskaritzaren antolamendu eta funtzionamendurako beharrezkoak diren Ebazpen guztiak argitaratzea.

4.2. PRESTAKUNTZA

 ·  Deustuko Unibertsitateko HZIren “Ebaluazioan Aditua” izeneko ikastaroa. Lehenengo promozioaren balorazioa positiboa bada, Ikuskaritzaren prestakuntzarako aurrekontuaren zati bat beste ikuskari batzuen parte hartzea ahalbidetzeko gordeko da urrengo ikasturteetan.

 ·  Ikastetxe batzuetan aplikatutako Kalitate Osoaren programei buruzko prestakuntza.

 ·  Ikuskaritza lanarekin zerikusia duten lege eta administrazio aldetiko alderdiak sakontzea.

 ·  Informatikari buruzko ikastaroetan parte hartzea.

 ·  Kongresu, mintegi, etab.etara joatea, batez ere komunikazio edo txostenak aurkezten dituztenentzat.

 ·  Garatu planarekin lotutako ikastaroetan parte hartzea.

 ·  Komenigarritzat jotzen diren beste ikastaro batzuk.

 Oharra: Ikuskaritza Nagusiaren aldetik sustatzen ez diren prestakuntza ekintzetan parte hartzeko, Lurralde Buruaren baimena, Koordinatzailearen oniritziarekin batera, izan beharko da. Sor daitezkeen gastuak ordaintzeko, banan banako dirulaguntzei buruzko deialdietan parte hartuko da.

4.3. EUSKALDUNTZEA ETA EUSKARAREN NORMALIZAZIOA

  Kontuan harturik hiru lurraldeetako ikastetxeetan B eta D hizkuntz ereduak progresiboki gehitzen ari direla eta euskara komunikazio tresna bezala ikastetxeetan gero eta gehiago erabiltzen dela, datozen hiru ikasturteetarako honako helburu hauek planteatzen dira:

 ·  Ikuskaritza Kidegoko Ikuskari guztiek  gutxienez HE 1 egiaztatua izan dezatela lortzea, adin edo behar moduan arrazoitutako beste gorabehera batzuekin lotutako salbuespenak kontuan harturik.

 ·  HE 2 egiaztatua duten  Ikuskaritza Kidegoko Ikuskarien kopurua gehitzea.

 ·  HE 2 egiaztatua izan arren zailtasunak dituztenek euskararen erabilera sakondu eta hobetzea, batez ere idatzizko hizkuntzaren mailan.

 ·  Euskararen erabilera areagotzea, nahiz  barne komunikazio eta txostenetan, nahiz ikastetxeekiko harremanetan.

  Helburu hauek lortzeko, IRALE programak dituen posibilitate guztiak erabiliko dira. Horrezaz gain, beste ekintza batzuk aztertuko dira, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzaren  Euskara Zerbitzuarekin batera.