HEZKUNTZA IKUSKARITZAREN HIRURTEKO PLAN NAGUSIA (2002-2005) ONARTZEN DUEN SAILBURUORDEAREN EBAZPENA
4. HIRURTEKO PLANAREN EBALUAZIOA
• Ikuskaritzaren lana hobeto egiteko, Lurralde Burutza bakoitzak, Zonalde Burutzekin elkarlanean, txosten bat egingo du ikasturte bakoitzaren bukaeran, Lurralde mailako urteroko jarduera-planetan aurreikusitako helburuak eta funtsezko prozesuak nola bete diren autoebaluatzeko.
• Halaber, Ikuskaritza Nagusiak Urteroko Azken Memoria egingo du. Memoria horrek lurralde bakoitzaren autoebaluazioak eta Ikuskaritza Nagusiak egindakoa jasoko ditu. Izan ere, azken honek Hezkuntza Ikuskaritzak egindako lanaren balorazio globala, Plan Nagusia betez, eta datorren ikasturteari begirako hobekuntza-proposamenak adieraziko ditu.