
|
HEZKUNTZA IKUSKARITZAREN HIRURTEKO PLAN NAGUSIA (2002-2005) ONARTZEN DUEN SAILBURUORDEAREN EBAZPENA
|
|
3. IKUSKARITZA PROZESUAK. 2002-2005eko ALDIA
|
|
Azken ikasturteotako prestakuntza-planek kalitate-sistemak kudeatzeko teknikak, tresnak eta orientabideak egokitu eta Ikuskaritzan sartzeari eman diote lehentasuna.
Horrekin lotuta, eta 2002ko ekainaren 18ko Aginduak, Hezkuntza Ikuskaritzaren antolaketa eta funtzionamendua zehazten dituenak, 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, Kalitate Batzorde bat osatuko da Ikuskaritzan. Batzorde hori Ikuskari Nagusiaren menpe egongo da, Lurralde bakoitzeko ikuskariek osatuko dute, ikuskari nagusi baten koordinaziopean, eta ikuskaritza-prozesuetan kalitatea kudeatzeko sistema bat ezartzea izango du helburu, ikuskarien jarduera eredutu eta hobetzeko asmoz.
Era berean, aipatutako aginduaren 12. artikuluan adierazten denez, Ikuskaritzak, ebaluazio-, kontrol-, aholkularitza- eta lankidetza-funtzioetan, egindako jarduera desberdinak Jarduera Plan Nagusian zehaztutako prozesuetan egituratuko dira.
Horregatik, Ikuskaritzako prozesuen antolaketak makroprozesuen, prozesu giltzarrien eta azpiprozesuen egitura hartzen du.
• Makroprozesuek kalitatea kudeatzeko sistema deskribatzen dute eta, 9001:2000 ISO Arauari egokitzen hasteko asmoz, beren kapitulu desberdinen arabera zehazten dira.
• Prozesu giltzarriek eratzen dute Hezkuntza Ikuskaritzako prozesuaren kudeaketa (Ikuskaritzako bezeroei zerbitzuak ematearekin lotutako jarduera guztiak). Prozesu giltzarriak Hezkuntzako jarduera desberdinen (azpiprozesuak) multzo gisa definitzen dira, irizpide funtzionalen, eskaeraren, bezeroen tipologiaren, etab.en arabera.
• Azpiprozesuak Ikuskaritzako jarduera desberdinen konkrezioa dira.
Makroprozesuak Ikuskaritzaren kalitatea kudeatzeko sistemarekin batera definituko dira. Hala ere, orientabide gisa, egin daitekeen haien banaketa bat adierazten da:
• MP01.- Ikuskaritzaren zerbitzuak.
• MP02.- Hezkuntza Ikuskaritzako prozesuaren kudeaketa.
• MP03.- Prozesuen azterketa, kontrola eta hobekuntza.
• MP04.- Kalitatea kudeatzeko sistemaren agirien bidezko gestioa.
• MP05.- Estrategia, urteko plana eta ardurak.
• MP06.- Pertsonen kudeaketa eta prestakuntza.
• MP07.- Baliabideen kudeaketa.
• MP08.- Sistemaren auditoriak.
Makroprozesu horietatik, MP02-k- Hezkuntza Ikuskaritzako prozesuaren kudeaketak- prozesu giltzarriak sartzen ditu. Izan ere, prozesu giltzarri horiek, jarraian aipatzen diren beren azpiprozesuekin batera, Hirurteroko Plan Nagusi honen ardatza osatzen dute.
|
|
MP02ko PROZESU GILTZARRIAK
• PR01.- Ikastetxeen ebaluazioa eta auditoria.
• PR02.- Irakasleen ebaluazioa.
• PR03.- Hezkuntza Sailak onartutako programa eta proiektuen jarraipen, kontrol eta ebaluazioa.
• PR04.- Arau kontrola.
• PR05.- Ikasleen emaitzak aztertu eta baloratzea.
• PR06.- Ikastetxeei eman beharreko aholkularitza.
• PR07.- Administrazioarekiko lankidetzan egin beharreko jarduerak.
|
|
PROZESU GILTZARRI HORIEN AZPIPROZESUAK
Jarraian zehazten dira 2002-2005eko hiru urtekorako aurreikusten diren jarduera edo azpiprozesuak, egin behar diren eta urteko planetan sartuko diren beste jarduera batzuen kalterik gabe.
PR01. Ikastetxeen ebaluazioa eta auditoria.
• LHko ikastegi integralen sarea osatzen duten Lanbide Heziketako ikastetxeen ebaluazioa.
• Hezkuntza Sailburuordetzak zehaztutako ikastetxe publikoetan ezartzen den kalitatea kudeatzeko sistemaren ebaluazioa.
• Ikastetxeen kudeaketa eta antolaketaren GUNEKA ereduaren ebaluazioa.
• Kualifikazio-sistemari lotutako prestakuntzaren auditoria.
• Ikastetxeetako emaitzak aztertu eta baloratzea.
PR02. Irakasleen ebaluazioa.
• Irakasle- eta zuzendari-funtzioen ebaluazioa:
- Zuzendaritzan aritzeko kreditazioa.
- Irakaskuntzako funtzio publikoaren balorazioa.
- Zuzendari-funtzioaren balorazioa.
• Zuzendariek, teknikari espezialistek, koordinatzaileek, programen arduradunek eta Berritzeguneetako, IIHIIetako eta Ebaluaziorako Euskal Institutuko aholkulariek ebaluazioan duten parte-hartzea.
PR03. Hezkuntza Sailak onartutako programen eta proiektuen jarraipen, kontrol eta ebaluazioa.
• Irakasleentzako prestakuntza-programen ebaluazioa.
• IKTak ikastetxeetan nola erabiltzen diren ebaluatzea.
• Hezkuntza Berriztapenerako proiektuak:
- Eskatutako proiektuen balorazioa.
-Onartutako proiektuen garapenaren eta aplikazioaren balorazioa.
• Ikerketa- eta esperimentazio-proiektuak:
- Eskatutako proiektuen balorazioa.
- Onartutako proiektuen garapenaren eta aplikazioaren balorazioa.
• Ikastetxeetako prestakuntza-proiektuen jarraipen eta kontrola.
• Hizkuntz Normalkuntzarako programen jarraipen eta kontrola.
• Curriculum desberdinak eratzeko programak:
- DBHn curriculum desberdinak eratzeko eskaerak baloratzea.
- Behin-behingoz onartutako curriculum desberdinetako taldeen kontrola.
- Curriculum desberdinak eratzeko programa nola aplikatzen den jarraitu eta kontrolatzea.
• Hezkuntza Parte-Hartze Espezifikoko programak:
- DBHn Hezkuntza Parte-Hartze Espezifikoko programak izateko egin diren eskaeren balorazioa.
- Onartutako programak nola aplikatzen diren jarraitu eta kontrolatzea.
• Eskolatzeko programa osagarriak:
- DBHn eskolatzeko programa osagarriak izateko egin diren eskaerak baloratzea.
- Onartutako programak nola aplikatzen diren jarraitu eta kontrolatzea.
• Programa europarren jarraipen eta kontrola.
• Lanbide Hastapeneko programen jarraipen eta kontrola.
• Etorkinak eta gizarte-maila ahuleko ikasleak nola eskolatzen diren jarraitu eta kontrolatzea.
• Haur-eskolak:
- Udal haur-eskolen proiektuen balorazioa.
- Onartutako proiektuen jarraipena.
- Haur Hezkuntzako 1. zikloaren jarraipen eta kontrola.
PR04. Arau kontrola.
• Ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua:
- EEDren arau kontrola.
- Ikastetxeetako talde eta ikasle kopuruaren kontrola. Egoerari buruzko txostena.
- Ikastetxeetako ikasketa- eta administrazio-agirien kontrola eta azterketa.
- Irakasleeen hutsegiteen kontrola.
- Lagun bakarreko eta kide anitzeko organoak aukeratzeko prozesuaren jarraipen eta kontrola.
- Ikastetxeetako eskola-egutegien jarraipen eta kontrola.
- Ikasturtearen hasierako gorabeheren jarraipena.
- Itundutako gelen kontrola.
- Ikastetxeen hezkuntza-proiektuak kontrolatzea.
- AIA eta BAen legalitatea kontrolatzea.
- Eskolaketa-liburuak eskatu, erregistratu eta banatzea.
• Curriculuma:
- Curriculuma helduen hezkuntzan benetan ezartzen den jarraitu eta kontrolatzea.
- Curriculuma UOHEIn benetan ezartzen den jarraitu eta kontrolatzea.
- ICP maila guztietan legeriari lotzen zaizkion kontrolatzea.
- Programazio didaktikoen ikuskapena.
- Curriculum-egokitzapen esanguratsuen jarraipen eta kontrola.
- Helduen Hezkuntzako ikastegi publiko espezifikoetako arautu gabeko prestakuntza-programen kontrola.
•Irakasle eta ikasleak:
- Ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko araudia betetzen den kontrolatzea.
- Ikasleen zigor-espedienteen kontrola.
- Ikasleen ebaluazioari, promozioari, onarpenari,… begira legeria betetzen den kontrolatzea.
- Maila guztietan ematen diren euskara-salbuespenen kontrola.
- DBHko Graduatuen proposamenak kontrolatzea.
- Irakasleen titulazioen kontrola.
PR05. Ikasleen emaitzen azterketa eta balorazioa.
• Derrigorrezko Hezkuntzako- Lehen Hezkuntzako eta DBHko- ikasleen emaitzen tratamendu informatikoa, azterketa eta balorazioa.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko-Batxilergoko eta Heziketa-Zikloetako ikasleen emaitzen tratamendu informatikoa, azterketa eta balorazioa.
• Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua lortzeko proba libreetan izandako emaitzen azterketa eta balorazioa.
• Heziketa-Zikloetara sartzeko probetan izandako emaitzen azterketa eta balorazioa.
• Unibertsitaterako sarbide-probetan lortutako emaitzen azterketa eta balorazioa.
PR06. Ikastetxeei eman beharreko aholkularitza
• OOGko edo Eskola Kontseiluko elkarbizitza batzordearen aholkularitza.
• Arreta ematea ikasleak ebaluatzeko prozedurak alde pedagogiko eta administratiboetan ondo egiteari buruzko erreklamazioei.
• Zigorrrak behar bezala tramitatzeari buruzko aholkularitza.
• Eskolaketa-liburuak, ebaluazio-aktak eta ikasketa-espedienteak betetze eta zaintzeari buruzko aholkularitza.
• Curriculum-proiektua, urteko plana eta ikastetxearen memoria egiteari buruzko aholkularitza.
• Kudeaketa-gaiei buruz zuzendaritza-taldeei eman beharreko aholkularitza.
• Europako hezkuntza-programetan parte har dezaten ikastetxeei aholkularitza ematea.
PR07. Administrazioarekiko lankidetza-jarduerak.
• Hezkuntza Saileko arduradunek -Sailburuak, Sailburuordeek, Zuzendariek eta Lurralde Ordezkariek- eskatutako txostenak.
• Euskadiko Eskola Kontseiluak eskatutako txostenak.
• Arartekoak eskatutako txostenak.
• Eusko Legebiltzarrak eskatutako txostenak.
• Estatuko Goi Mailako Ikuskaritzak eskatutako txostenak.
• Argitalpen-proiektuak euskaraz eta gaztelaniaz baimentzeko txostenak.
• Ikastetxe publikoetako irakasleei espedienteak tramitatzea.
• Ondorengo jardueretarako osatutako batzordeetan parte hartzea: zuzendaritza-karguetan aritzeko kreditazioa, titulazioak, zerbizu-eginkizunak, lehiaketa eta beste deialdi batzuetarako irakasleen merituen baremazioa, berriztapen-proiektuak, Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortzeko proba libreak, etab.
• Atzerritar eta gizarte-maila ahuleko ikasleak eskolarazteko dauden Batzordeetan parte hartzea.
• Ondorengo epaimahaietan parte hartzea: Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortzeko proba libreak, heziketa-zikloetan sartzeko, unibertsitaterako sarbide-probak, Batxilergoko aparteko sariak, etab.
• Oposizio-epaimahaietan parte hartzea.
• Ikastetxe publikoen plangintzan parte hartzea: ikasle-taldeak, plantilak, LZ, etab.
• Saileko ebazpenak eta zirkularrak egitean parte hartzea.
• Unibertsitaterako sarbide-probak koordinatu eta egiteko EHUrekiko lankidetza.
• Ikastetxe publikoetan lagun bakarreko organoak proposatzea.
• Udal eta beste erakunde batzuekiko lankidetza: Emakunde, Adin Txikikoen Fiskaltza, Sarean, Kalitatearen Agentzia, Foru Aldundiak, etab.
• Ebaluaziorako Euskal Instituarekiko lankidetza, hezkuntza-sistemaren ebaluazioan:
- Ebaluazio-adierazleen euskal sistema bat ezartzea.
- Hizkuntzek hezkuntza-sisteman duten egoeraren ebaluazio kualitatiboa.
- Beste lankidetza batzuk.
|
|
|