Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A mailari dagokion azalpena

Ikuskaritzaren Plana


Ikuskaritza / Ikuskaritzaren Plana Correo

IKUSKARITZAREN HIRU URTEKO PLANA (1999-2002) ONARTZEN DUEN HEZKUNTZA SAILBURUORDEAREN EBAZPENA

3. 1999-2002 ALDIAN BURUTU BEHARREKO EKINTZAK

3.1. IKASTETXEEN EBALUAZIOA

  ·  Sortuko den Ebaluazio Institutuaren lankidetzan Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen Urteanitzeko Ebaluazio Plana prestatzea. Aldi honetako azkeneko ikasturtean hasiko da garatzen plan hau.

  ·  Hurrengo bi ikasturteetan Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan irakasmaila horietako ikastetxeetan berrikuntza eta kalitatea sustatzeko asmoz egiten ari den ebaluazio planarekin aurrera jarraitzea. Azkeneko helburua ikastetxeek egin behar duten barne ebaluazioa epe motzean eraginkortasunez egiteko baldintza aproposetan egotea lortzea izango litzateke. Plan hau koordinatzeko Ikuskaritza Nagusiak proposatutako lurralde arteko batzordea egongo da, eta honek dedikazio denbora esklusiboa izango du.

3.2. HEZKUNTZA SAILAK ONARTUTAKO PROGRAMAK ETA PROIEKTUEN EBALUAZIOA

  ·  Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeetan Ingelesaren sarrera goiztarra:

 ·  Luzapen esperientzia barruan dauden ikastetxeak.

 ·  Esperientziatik kanpo dauden ikastetxeak.

  ·  Irakaslegoaren Prestakuntza Plana:

 ·  Prestakuntza eta curriculum berriztapenerako proiektuak:

 ·  Ikastetxeen prestakuntza beharrak baloratzea.

 ·  Prestakuntza Proiektuen  garapen eta emaitzak.

 ·  Berriztapenerako Proiektuen garapen eta emaitzak.

 ·  Hezkuntza ekarpen berriak baloratzea.

 ·  Garatu ikastaroak

  ·  Ikastetxeetan Hizkuntza Normaltzeko programak.

  ·  Haur eta Lehen Hezkuntzan A eredua hobetzea.

  ·  Ikerketa eta Esperimentazio zentroak.

  ·  Eleanitzeko irakaskuntzarako zentro esperimentalak.

  ·  Berebiziko Berriztapenerako proiektuak: Ikaskuntza Elkarteak.

  ·  Programa Europarrak onartuta dituzten ikastetxeak:

·  Lingua E. Eta Comenius 1.

  ·  Curriculum Desberdinak eratzea eta Hezkuntza Indargarria D. B. H.n. 

  ·  Arautu gabeko prestakuntza programak H.H.I.ko herri ikastetxetakoak.

  ·  Musika espezialista  Haur Hezkuntzan.

  ·  Eskolatze programa osagarriak.

  ·  Sarbide Profesionaleko programak.

3.3. AZTERKETA, BALORAZIOA ETA AHOLKULARITZA INPLIKATZEN DITUZTEN  IKUSKARITZAREN EKINTZAK

  ·  Ikastetxeetako Hezkuntz Proiektuak informatu.

  ·  I.C.P.en legezkotasunari buruz informatu Lehen Hezkuntza, H.H.I., D.B.H. eta D.B.H.O. mailetan.

 ·  A.I.A.en legezkotasunari buruz informatu.

  ·  Irakasmaila eta hezkuntza etapa guztietan emaitza akademikoak aztertu eta baloratzea, eta ikastetxeen  hobekuntza lortzeko  bertan hartu beharreko   neurriei buruzko informazioa eta aholkuak ematea.

  ·  I.C.P.ei egokitzen diren eta gutxieneko irakasmailak eta ebaluaziorako irizpideak ote dauden egiaztatuz, programazioak aztertzea eta baloratzea.

  ·  Ikasleek kalifikazioei buruz egiten dituzten erreklamazioak aztertu eta informatu.

  ·  Curriculum egokitzapen garrantzitsuei buruz informatu.

  ·  Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen jarraipena.

 ·  Ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko araudia egokiro betetzen dela zaintzea.

  ·  Eskolaketa liburuak, ebaluazio aktak, ikasketa espedienteak,... zuzen betetzeko ikastetxeei aholkuak ematea.

  ·  Irakaskuntza berrien ezarpenaren   jarraipena: heziketa zikloak, arte batxilergoa, etab.

  ·  H.H.I.ko ikastetxeetako Ekintza Planen jarraipena.

  ·  Idatzizko hizkuntza esperientziaren jarraipena Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan.

  ·  Kalitate osoaren ziurtagiria lortzen duten ikastetxeen antolamendu eta funtzionamenduan izandako hobekuntzen azterketa egitea.

  ·  Ikastetxeen onartze, kentze, aldatze eta bategiteari buruzko txostenak egitea.

  ·  Ikastetxeko Urteko Ekintza Plana eta Oroitidazkia prestatzeko aholkuak ematea.

  ·  Zuzendaritza talde berriei aholkuak ematea.

3.4. KONTROLERAKO EKINTZAK

  ·  Ikasleei dagozkien araudiak betetzea: Onarpena, ebaluazioa, promozioa, etab, 

  ·  Eskola ordutegi eta egutegiak.

  ·  Pertsona bakarreko eta taldeko organoak hautatzeko prozesuak.

  ·  Ikasle eta ikastaldeen kopurua.

  ·  E.E.D.ri buruzko datuak aztertzea eta geroago egiaztatzea.

  ·  Ikastetxeen dokumentazio akademiko eta administratiboa.

  ·  Irakasleen bertaratze parteak, grebak,...

  ·  Ikastetxe pribatuetako irakasleen titulazioak.

  ·  B.H.I.etan ekainean Batxilergo eta Heziketa Zikloetako ikasleekin burututako ekintzak.

  ·  Eskolaketa Liburuen eskaera, erregistro eta banaketa.

3.5. LURRALDE ORDEZKARITZA ETA HEZKUNTZA SAILEKO ZUZENDARITZEKO LANKIDETZA EKINTZAK

  ·  Zuzendaritza taldeak prestatzeko ikastaroak.

  ·  Euskaraz eta erdaraz argitalpen proiektuak baimentzeko txostenak: curriculum edukinaren azterketa.

  ·  Euskaraz argitalpen proiektuak baimentzeko txostenak: hizkuntzaren azterketak. (Euskaraz prestatutako proiektuak ugaritu direnez gero, irakasle batzuek eta 4 ikuskarik osatutako talde bat  arduratuko da ekintza hau gauzatzen, horretarako  asteko 4/5 ordu eskainiz).

  ·  Hizkuntz Eskakizunetarako probak prestatzeko dagoen Batzordean parte hartzea.

  ·  Irakasleen prestakuntza beharrei antzematea.

  ·  Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Aparteko Sariak lortzeko probetan parte hartzea.

  ·  Eskola Graduatu, Bigarren Hezkuntzako Graduatu, Heziketa Zikloetarako sarbiderako azterketa irekietarako, LH Ieko eskolatu gabekoak, Unibertsitaterako Sarbide, etab.eko probetarako osatutako Epaimahaietan parte hartzea.

  ·  Oposizioetarako Epaimahaietan parte hartzea.