HEZKUNTZA IKUSKARITZAREN HIRURTEKO PLAN NAGUSIA (2002-2005) ONARTZEN DUEN SAILBURUORDEAREN EBAZPENA
2. HELBURU OROKORRAK
Plan Nagusi honek ondorengo helburu orokorrak lortu nahi ditu:
• Hezkuntza-sistema hobetzen laguntzea, araudia betetzen den kontrolatuz, zuzendaritza-taldeei eta irakasleei aholkularitza emanez eta hezkuntza-sistema horren ebaluazioan parte hartuz, ikastetxeei, zuzendaritza-funtzioari eta irakasle-lanari begira batez ere.
• Ikasleek kalitatezko hezkuntza jasotzeko duten oinarrizko eskubidea bermatzea.
• Hezkuntza Saileko zerbitzu desberdinetako eta hezkuntza-sistemarekin harremana duten beste erakunde batzuetako arduradunekin lankidetzan aritzea.
• Euskarazko hizkuntz gaitasuna eta etengabeko prestakuntzaren bidez ikuskarien gaitasun profesionala handitzea.
• Kalitatea kudeatzeko sistemen tresnak sartu eta Ikuskaritzaren funtzionamendura egokitzea.