|
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Sailburuak finkatu zituen Hezkuntza Sailaren iharduerarako ildo nagusiak, 1999ko martxoaren 10ean Eusko Legebiltzarrean egin zuen agerraldian. Alde batetik, L.O.G.S.E.tik etorritako irakaskuntza berriak ezartzearekin eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak finkatzearekin batera, hezkuntza erreformaren burutzapena planteatzen zen, eta, bestetik, adierazten zen hasitako erreformak sendotzeko Batxilergoan eta D.B.H.ko 2. zikloan aldaketak egin behar zirela.
Horrekin guztiarekin, euskal hezkuntza sistemaren funtzionamendua eraginkor eta kalitatezkoa izateko beharrezkoak diren aldaketekin batera, osatzen da Ikuskaritzaren lana 1999/2002 hiru urtetan garatuko den esparrua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak Legebiltzarreko agerraldi horretan garatu zuen programarekin bat datorrena, bertan Ikuskaritza arautzen duen araudia eskakizun eta legezko xedapen berriei egokitzea iragarri zelarik. Horretarako Hezkuntza Sailak Hezkuntza Ikuskaritzaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko dekretu bat prestatzea aurreikusia du, laster aldarrikatzea espero duena, baita lurralde barrutietako egoitzak aldatzea ere, eredu arinagoa, koordinazioa erraztuko duena, proposatzearekin batera.
Hirurteko plan honek, bestalde, ikuskarien prestakuntza eta euskalduntze beharrei erantzutea planteatzen du, baita euskal hezkuntza sistemaren beharrei eraginkortasunez erantzungo dion antolamendurako eredua ere.
Hirurteko plan honetan finkatutako iharduerak ekintzen urteko planen arabera zehaztuko dira, bertan garatu beharreko ekintzak zehaztuko baitira, burutzeko epeak, aukeratutako lagina, txosten motak, etab, finkatuta
|