Informazio orokorra
Euskarazko ikasmaterialen katalogo digitala duzu hemen. Azken urteotan argitaratutako oinarrizko materialen eta material osagarrien informazioa dago bertan. Katalogoa ez da itxia edo bukatua, eta, beraz, osatzen jarraitzen dugu; osatu, bai aldian-aldian argitaratzen diren materialak erregistratuz, bai material "zaharren" katalogazioa eginez.
Katalogoan mota askotako materialak aurkituko dituzu, hala nola:
- Ikasliburuak, gidaliburuak, lan-koadernoak, ariketa-koadernoak...
- Oinarrizko irakurgaiak.
- Haur eta gazteentzako literatura.
- Kontsulta liburuak, monografiak, irakasleen prestakuntzarako materialak...
- Hiztegiak, atlasak, mapak, horma-irudiak...
- Ikus-entzunezko ikasmaterialak, hezkuntza-softwarea, hezkuntza-jolasak...
Hauek dira katalogoaren helburuak:
- Ikastetxeei, irakasleei eta ikasleei euskarazko ikasmaterialen berri ematea, modu erraz eta eraginkor batez.
- Material horiek guztiak antolatu, sailkatu, gorde eta kontsultarako eskaintzea.
- Argitalpen berriei buruz informatu, irakurketa edo kontsulta gidak eskaini eta, oro har, ekoizpen berrien informazio dinamiko eta erakargarria plazaratzea.
|