Saila / Erakunde Autonomiaduna
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Egoera soziolinguistiko desberdinetako ikasleak dituzten ikastetxeen artean harreman-loturak sustatzea. Euskalki eta kultur zein herri-hiri giro desberdinetakoen artekoak ere bai.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei zuzenduak dira laguntza hauek, A, B eta D ereduko ikasle taldeentzat
40.000,00 euro
Izen-abizenak: Iñaki Artola eta Santos Izagirre
Tef.: 945.01.83.45
Fax: 945.01.83.36
E-mail: huiseus3@ej-gv.es
huiseus5@ej-gv.es
Eskabide orria
Interesatuen zerrenda osatzeko orria.
Interesatuen zerrendan parte hartzeko: 2008ko maiatzaren 9a baino lehen.
Eskaera egiteko: 2008ko ekainaren 6a baino lehen
Eskabide-orria ekainaren 6rako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu behar da, edo bestela, postan sobre irekian aurkeztu ziurtatzera, zigilua eta data eskabideari berari ezarri ahal izateko, eta jarraian adierazitako helbidera bidali (edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 atalean ezartzen den edozein administrazio gunetan entregatu).
Eusko Jaurlaritzan: Hezkuntza Saila (NOLEGA atala), Donostia kalea 1, Lakua, 01010 Gasteiz
Ez dira azaltzen
Hezkuntza sailburuordetza
2008ko abuztuaren 31 baino lehen
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Eskabide orria (311 KB)
Interesatuen zerrenda osatzeko orria. (156 KB)
Laguntza jasotzen duten ikastetxeek 2009ko maiatzaren 29rako honako hauek bidali beharko dituzte, 15. oinarri arauan zehazten den helbidera:
a) IKABILeko loturen berri ematen duen galdekizuna, balorazioa eta emaitzak azalduz (laguntza jakinaraztearekin batera ikastetxeei bidaliko zaien inprimaki eredua betez).
b) Lotura gauzatzeko egin diren gastuen jatorrizko fakturak edo horien konpultsatutako kopiak. Herri ikastetxeen kasuan, jatorrizko fakturak ikastetxean geratuko dira, ekonomi kontrola daramaten administrazio-organoen eskura.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
08/04/2008