Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A mailari dagokion azalpena

EUSKAL GIROTZE EGONALDIAK (EGE) (2008-09)

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa


Egitura atal kudeatzailea

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza


Xedea

Euskal Girotze Barnetegiek atenditu ezin duten eskaerari diruz lagundu nahi zaio deialdi honekin. Ikastetxeek bere kontura, eta Euskal Girotze Barnetegietan ez, baizik eta bestelako egoitza eta baserrietan, euskararen erabilera indartzeko eta hobetzeko propio prestatutako egonaldiek soilik dute lekua deialdi honetan


Nori Zuzendua

Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei zuzenduak dira laguntza hauek, A, B eta D ereduko ikasgelen egonaldietarako


Diru kopurua

200.000,00 euro


Araudia 2008ko apirilaren 16ko AGINDUA , 2008-2009 ikasturterako Euskal Girotze Egonaldien (EGE) laguntza deialdia egiten duena.

 


Harremanak norekin

Izen-abizenak: Iñaki Artola Zubillaga edo Santos Izagirre Azkoaga
Tef.: 945.01.83.45
Fax: 945.01.83.36
E-mail:
huiseus3@ej-gv.es
E-mail: huiseus5@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Eskabideak egiteko Aginduaren amaieran azaltzen den inprimakia erabiliko da, egoitza etxeak egindako aurrekontuaz lagundua. Aurrekontu honek egonaldiaren datak eta egun kopurua, egoiliar kopurua, eguneko eta egoiliarreko prezioa eta guztirako zenbatekoa azalduko ditu.


Eskabideak Aurkezteko Epea 2008/09/01 - 2008/10/03
Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabide-orria Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu behar da, edo bestela, postan sobre irekian aurkeztu ziurtatzera, zigilua eta data eskabideari berari ezarri ahal izateko, eta honako helbide honetara bidali: Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila (Nolega Atala). Donostia kalea 1, Lakua, 01010 Gasteiz edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezartzen den edozein administrazio gunetan entregatu.


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Hezkuntzako sailburuordea


Ebazteko epea

2008ko abenduaren 5a baino lehen




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Eskabide orria (doc, 345 KB)

Informazio gehiagorako: http://www.ulibarri.info


Bestelako Agiriak

Laguntza jasotzen duten ikastetxeek, 2009ko ekainaren 30a baino lehen, honako hauek bidali beharko dituzte behean zehazten den helbidera, edota, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezartzen den edozein administrazio-gunetan aurkeztu:

a) Euskal Girotze Egonaldien berri ematen duen galdekizuna, balorazioa eta emaitzak azalduz (laguntza jakinaraztearekin batera ikastetxeei bidaliko zaien inprimaki-eredua betez).

b) Egonaldia(k) egin d(ir)en egoitza etxe(ar)en jatorrizko faktura(k) edo horien konpultsatutako kopiak. Herri-ikastetxeen kasuan, inprimaki-eredua nahikoa izango da eta fakturak ikastetxean geratuko dira, ekonomi kontrola daramaten administrazio-organoen eskura.

EUSKO JAURLARITZA (Hezkuntza)
Euskara Zerbitzua (EGE)
Donostia-San Sebastián kalea 1
01010 GASTEIZ


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

21/05/2008