
MASTER ETA DOKTOREGOKO IKASKETAK EGITEKO PROGRAMETARAKO LAGUNTZAK
Laguntza-lerro hau kalitate handiko irakaskuntza eta unibertsitateko masterreko edo doktoregoko titulazioak eskuratzera bideratutako ikasketa-programen proiekzio zientifikoa sustatzeko da.
Laguntzak kanpoko irakasleak kontratatzeak dakartzan gastuak finantzatzeko dira.
2008ko DEIALDIA
Deialdi hau Unibertsitateetara bideratua dago, eta bai Ikerketako Zentro eta Ikerketako Unibertsitate Instituetako titularrak diren gainerako entiteetara ere; deialdian parte hartu ahal izateko atal hauetakoren batean sartzen den ikasketa-programa antolatu eta eskaini behar dute, 2008-2009 ikasturterako:
a)Unibertsitateko ikaskuntza ofizialak arautzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak araututako master eta doktorego ikasketak egiteko programak.
b)Ikaskuntza horiek berak egiteko aurretik araututako master eta doktorego ikasketak egiteko programa, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean eta xedapen indargabetzailean ezarritakoaren arabera.
c)Hirugarren zikloko ikasketak, doktore-titulua atera eta ematea eta graduondoko beste ikasketa ofizial batzuk arautzen dituen apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuak araututako doktoregoko ikasketa-programak.
Kanpoko irakasletzat jotzen dira, deialdi honen eraginetarako, irakasle eta ikertzaileak edo profesionalak, ikasketa-programa antolatzen duen Unibertsitatekoa edo, hala egokituz gero, Unibertsitateetakoa izan ez arren, bertan irakasteko baimenduta baldin badaude eta programaren ardura duen pertsonak, kontratazioari lotzen zaizkion gastuak finantzatzeko proposatzen baldin baditu. Programaren arduraduna egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen Unibertsitatekoa, Ikerketako Zentrokoa edo Ikerketako Unibertsitate Institutoko irakaslea izango da.
Arauak: 2008ko maiatzaren 13ko agindua , Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena; horren bidez, master eta doktoregoko ikasketa-programetarako diru-laguntzen arau erregulatzaileak eta 2008ko ekitaldian eskabideak aurkezteko deialdia onartzen dira (BOPV / 2008/05/29ko EHAA).
Diru-dotazioa: 252.075 euro
Eskabide-formularioak:
Bestelako formularioak:
Baremazio taula: 
Eskabideak aurkezteko azken eguna: 2008ko ekainaren 30a
Emandako laguntzak:

AURREKO DEIALDIETAN EMANDAKO LAGUNTZAK
2007ko Deialdia
- EHAA, 2008ko otsailaren 29a
2006ko Deialdia
- EHAA, 2007ko otsailaren 16a
2005eko Deialdia
- Emandako laguntzak
- EHAA, 2006ko otsailaren 14a
|